Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Uda berezirako, kultur agenda berezia

Antzerkia, zinema, musika, erakusketak... Hamaika jarduera eta ekitaldi antolatu dituzte udarako, guztiak egungo egoerari egokituta.

Junkal plazatxoa izango da agertoki nagusia. Bertan aurkeztu dute udako agenda.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2020/07/13

Irungo Udaleko Kultura sailak prest du udako agenda, egoera berrira egokitu behar izan dute ohiko eskaintza. COVID 19ak eragindako egoerari moldatzeko beharrezko segurtasun guztiak hartuko dituzte, eta ondorioz, agenda zertxobait murriztea erabaki dute. Halere, askotariko jarduera eta ekitaldiak eskainiko dituzte uztaila eta abuztua bitartean. Antzerkia, zinema, musika, erakusketak… Ez da aspertzeko tarterik izango. 

Junkal plazatxoa izan da segurtasuna bermatzeko aukeratutako agertokietako nagusia. Bertan egingo dituzte aire zabaleko ekitaldi guztiak, bereziki ostegunetik larunbatera bitartekoak. Eremua hesituko du udalak, eta sarrerak kontrolatzen arituko dira. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango dela aurreratu dute udaleko iturriek. Junkalez gain, Oiasso museoak eta Amaia Kultur Zentroak ere zenbait jarduera jasoko dituzte.

Agendari ostegunean (hilak 16) emango diote hasiera ofiziala, 20:00etan, Mr. Kebab antzerkiarekin. Ostiralean aldiz, Como entrenar a tu dragon 3 filma proiektatuko dute Junkalen, 22:00etan. Asteburua biribiltzeko, larunbatean, Gain Gaineaneko parkeak Gira Bira programa jasoko du.

Datorren asterako ere badute zer eskaini. Ostegunean (hilak 23), Paton bikoteak kontzertu akustikoa eskainiko du Junkalen, 20:00etan. Hurrengo ostegunean (hilak 30) aldiz, La que hemos liado humorezko ikuskizuna eskainiko dute Bocabeats Comediako kideek, agertoki berean.

Abuztuko agenda
Abuztua ere jardueraz beterik dator. Honakoa da datorren hileko egitaraua:

  • Abuztuaren 16ra bitarte: XXXIV. Irungo Argazkilaritza Txapelketan aurkeztutako lanak ikusgai egongo dira Menchu Gal aretoan, asteartetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara eta igande eta jai egunetan 11:30etik 13:30era.
  • Abuztuak 6 (osteguna): Amaia Adin bakarlariak kontzertua eskainiko du, 20:00etan, Junkal plazatxoan.
  • Abuztuak 7 (ostirala): Bizinema Bang Bang programaren saio bat, 22:00etan, Junkal plazatxoan.
  • Abuztuak 13 (osteguna): Voodoo Charms taldeak kontzertua eskainiko du, 20:00etan, Junkal plazatxoan.
  • Abuztuak 14 (ostirala): Hotel Transylvania 3 filma proiektatuko dute, 22:00etan, Junkal plazatxoan.
  • Abuztuak 15 (larunbata): Bildumazaletasunaren gaineko azoka, Zabaltza plazan, 10:00etatik 21:00etara.
  • Abuztuak 20 (osteguna): Korrontzi taldearen kontzertua, 20:00etan, Junkal plazatxoan.
  • Abuztuak 21 (ostirala): Gira Biraren bigarren saioa, Alaia Txokon.
  • Abuztuak 22 (larunbata): Yesterday filma proiektatuko dute, 22:00etan, Junkal plazatxoan.
  • Abuztuak 27 (osteguna): Cliche talde irundarraren kontzertua, 20:00etan, Junkal plazatxoan.
  • Abuztuak 28 (ostirala): Asterix, Edabe magikoaren sekretua filma proiektatuko dute, 22:00etan, Junkal plazatxoan.
  • Abuztuak 29 (larunbata): Euskadivarius orkestraren kontzertua, Amaia Kultur Zentroan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.