Azken orduetan bost COVID-19 kasu berri Irunen, eta beste bi Hondarribian
Azken orduetan bost COVID-19 kasu berri Irunen, eta beste bi Hondarribian. Osasun Sailak gaur eman dituen arabera, atzo bertan bost infektatu atzeman ziren.

Azken orduetan kezkatzeko moduko datuak izan dira Bidasoan, COVID-19arekin lotutakoak: bost positibo berri izan dira Irunen PCR proben bidez, eta beste bi Hondarribian.
Irungo kasu berriak hilaren 4an (bat), 5ean (beste bat) eta atzo (hiru) atzeman ziren. Hondarribiko biak atzo jasotakoak dira.
Osasun Sailak bilduta dituen datuen arabera, koronabirusaren krisia hasi zenetik 248 herritar infektatu dira Irunen, eta 49 Hondarribian