Zenbait gabezia idenfitikatu arren, "positibotzat" jo ditu EH Bilduk parte hartze prozesuak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren kasuan, "komunikazio" eta "mobilizazio" falta sumatu ditu koalizio abertzaleak, eta Irungo Udalekoan aldiz, prozeduran "argi-ilunak" ikusi dituzte; edozein modutan, gabezia horiek "erraz gainditu daitezkeela" uste dute.

Rebeka Parras

Arantxa Lizeagaren margoak jasoko ditu Modottik hilaren 31ra arte

Olio margoak eta akuarelak bildu ditu hondarribiarrak. Larunbatean inuguratuko dute erakusketa, 12:00etan.

Asier Perez-Karkamo

Bigarrenez elkartu dira dendariak eta udala, Gabonei begira

Azaroaren 13an elkartu ziren lehen aldiz. Gabonetako kanpainia zehaztu nahi dute, baina urte osoan zehar jarraipena izan dezakeen estrategia aztertzen ari dira.

Asier Perez-Karkamo
Gabonetako kanpainaren aurkezpena

Izotz gaineko irristatze pista prestatzen ari dira Zabaltza plazan

Hainbat jarduera aurreikusi ditu udal gobernuak merkatariekin elkarlanean Gabonetako kanpainaren barruan; izotz pistaz gain, musika animazioak, sukaldaritza eta marrazki bizidunetako tailerrak eta Eguberrietako haur parkeak izango dira eskaintzan.

admin

Igandeko genero erasoa salatzeko elkarrateratzera deitu du TASek

39 urteko gizonezko bat atxilo eraman zuen igandean Ertzainak bikotekidea autotik indarrez bota eta abiada handian gidatzeagatik; Iparralde etorbidean, Irungo Ertzain Etxearen ondoan izan ziren gertakariak.

admin

[argazki bilduma] Olinpiadetako lehen eguneko argazkiak

Dagoeneko ikus daitezke olinpiadetako lehen eguneko argazkiak Oarso Bidasoko HITZAren Irudiak atalean, jokoei buruzko Hondarribiko II. Herri Olinpiadak albumean. Taldeen argazki ofizialak ere gordeta daude album horretan.

Asier Perez-Karkamo

Carmen Alborchek bere azken liburua aurkeztuko du asteazkenean

Los placeres de la edad liburuan, zahartzaroaz disfrutatzeko gonbita egiten du valentziarrak. Hondarribiko udaletxean aurkeztuko du, 19:00etan.

Asier Perez-Karkamo

Herri olinpiadetako promoa, Gazte Xaiaren blog berezian

Aurtengo olinpiadak iragartzeko promo bideoa egin dute, eta Gazte Xaiaren blogean ikus daiteke. Olinpiadak TBko kideek iaz grabaturiko bideoekin egin dute promoa. Blogaz gain, olinpiadei buruzko Twitter kontua ere ireki du Gazte Xaiak.

admin
Santanok eman du emaitzen berri

18 proiektu gauzatuko ditu udalak parte hartze aurrekontuen harira

3.745 herritarrek parte hartu dute prozesuan eta denera, 12.912 boto jaso dira. Gazte aurrekontuei dagokienez, 16 eta 30 urte arteko 67 lagunek parte hartu dute eta egindako ekarpenen artean 7 dira aurrera eramango direnak. Denera, milioi eta erdi eurorekin zer egin erabaki dute irundarrek.

Rebeka Parras

Carmen Alborchen liburuaren aurkezpena, asteazkenean

Carmen Alborch idazle eta politikari valentziarrak Los placeres de la edad liburua aurkeztuko du asteazkenean Hondarribiko udaletxeko areto nagusian, 19:00etan.

admin
Ezkerretik eskuinera: Sodupe, Santano eta Ruiz de Cenzano.

Euskal Herria eta Kuba arteko partida aurkeztu dute

Abenduaren 8an izango da partida Artaleku kiroldegian, 12:00etan. 2003a geroztik eskubaloiko euskal selekzioa ez da inoren aurka lehiatu; 11 urteren ondoren, Irunen eta Barakaldon ariko da Kubako selekzioaren kontra.

Rebeka Parras

27 film laburren artean erabaki beharko du Gazte Bideo Lehiaketaren epaimahaiak

Abneduaren 9tik 12ra bitartean proiektatuko dituzte lan guztiak Amaia KZn; bi sari banatuko dira denera, bata Sail Ofizialeko Bideoak kategorian eta bestea, Bidasoko Film Labur Onena mailan. Hirugarren kategoria, hutsik geldituko da aurten.

admin

'Eskaladaz haratago', Martxel Bereaurekin, Gazte Xaian

Asteazkenean izango da, 19:30ean Puntaleko eskola zaharrean, eta denentzat libre.

admin
Irudian, Jose Antonio Santano Irungo alkatea

Irunerako 2,7 milioi euro adostu ditu PSEk EAJrekin Eusko Jaurlaritzan

2015eko Aurrekontu Orokorrean Irunerako bost zuzenketa aurkeztu ditu PSEk Gasteizen, tartean Behobia eta Oxinbiribil arteko bidegorriaren lehen fasea.

Rebeka Parras

Udalak '.eus' domeinura bihurtzeko gonbidatu ditu hondarribiarrak

Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek testu bat adostu dute Euskararen Nazioarteko Egunari lotuta.

Asier Perez-Karkamo

Sukalde kontuak

Oarso Bidasoko Hitza

Garaipen garrantzitsua lortu du Hondarribia Eskubaloia taldeak

27-18 irabazi dio Askartzari eta hiru puntuko aldea ireki du bizkaitarrekiko. Ereintza aurreratu dute eta azkena, Urdaneta, dagoeneko lau puntura dago.

Asier Perez-Karkamo

Claudia Behobide, Gipuzkoako txapeldun maratoian

Donostiako maratoiaren barruan zegoen lehian herrialdeko txapelketa, atzo. Sailkapen nagusian, zazpigarren izan zen.

admin
Gehiago