Irunerako 2,7 milioi euro adostu ditu PSEk EAJrekin Eusko Jaurlaritzan

2015eko Aurrekontu Orokorrean Irunerako bost zuzenketa aurkeztu ditu PSEk Gasteizen, tartean Behobia eta Oxinbiribil arteko bidegorriaren lehen fasea.

Irudian, Jose Antonio Santano Irungo alkatea

Irudian, Jose Antonio Santano Irungo alkatea

PSEk eta EAJk Eusko Legebiltzarrean negoziatutakoaren berri eman zuen atzo Jose Antonio Santano alkateak udaletxean bertan egindako agerraldian. PSEk eta EAJk Irunerako bost zuzenketa adostu dituztela 2015eko Aurrekontu Orokorrean esan zuen Santanok eta horri esker, 2,7 milioi euro bideratuko dira Irunera. Bost zuzenketa horiek ondokoak dira:
  • Mondragon Unibertsitateari (MU) zuzendutako eraikin bat prestatzea formaziorako eta enpresa gune baten eraketarako, Arretxe-Ugalden (600.000 euro).
  • Behobia eta Oxinbiribil arteko oinezkoentzako konexioa eta bidegorria (1,5 milioi euro).
  • Oinaurre eta Alaia Txoko arteko oinezkoen konexioa (400.000 euro).
  • Real Union Clubaren sorreraren mendeurrena (100.000 euro).
  • Oiasso Erromatar Museoan finantzazio ekarpena egitea (100.000 euro).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.