Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Sukalde kontuak

Oarso Bidasoko Hitza
Bidasoa
2014/12/01
Azaroa. Aza aroa. Baita hazi aroa ere, hazia ereiteko garaia. Gastronomia harrotasun ikurtzat dugun Euskal Herrian, azaroa izar aroa ere bihurtu zaigu. Michelin izarrak zenbatzeko garaia. Aurtengoan, guztira, 33 izar lortu dituzte euskal jatetxeek eta baten batek esango du, haziak erein ondoren, ondo egindako lanaren emaitza jasotzen ari direla euskal sukaldariak. Baina azaroa amaitzen ari da eta abenduaren hasieran beste harrotasun ikurtzat dugun kontu bat ospatzeko eguna iritsiko da: Euskararen Eguna. Esango nuke, hala ere, abenduaren 3a izarrak zenbatzeko baino zulo beltzak kontatzeko erabiliko dela. Ez baitirudi euskararen egoerarekin sukalde kontuekin bezain kontent gaudenik. Azken egunetan, euskara eta sukaldea lotzen dituzten metafora gozoak irakurtzeko aukera izan dut. Lehenean, Leire Narbaizak gailetak eta hizkuntza lotu zituen euskararen kalitateaz hausnartzeko. Gipuzkoako Hitza-n idatzitako artikuluan, Narbaizak dio euskaraz dihardugunean gaztelaniazko formak dauzkagula buruan. Gailetak egiteko moldea balitz bezala moldea gaztelaniazkoa litzateke, forma ematen diona, eta gaileta-orea, euskarazko hitzak. Horrela euskal gailetak egiten omen ditugu, euskarako gustua dute eta gaztelaniaren forma. Bigarren metafora gozoa Argia aldizkarian Juan Inazio Hartsuagari egindako elkarrizketan topatu dut. Hartsuagak dio euskaldun elebakarrak desagertu direnean legamiarik gabe gelditu garela. Bere ustez, legamia beharrezkoa, eta egun, legamia euskaltzalea bakarrik izan daitekeela: «Zoazen lekura euskaraz hitz egiten baduzu eta erdaraz egiten dizuten euskaldunei euskaraz erantzuten badiezu, jendeak badaki zurekin euskaraz egin behar duela». Niri beste sukaldaritza metafora bat ere bururatu zait. Batzuetan euskara taloarekin lotzen dut. Taloa oso gurea sentitzen dugu. baina, era berean, oso exotikoa zaigu. Urtean zehar ospatzen ditugun euskal jaietan gustura eta harro jaten ditugu, baina egunerokotasunean ez dugu taloren beharrik. Metafora hauek buruan, Euskararen hiriburuko merkataritza-gune handienean andre bat marmarka ikusteak errealitatera jaitsi arazi nau. Haragiz betetako apalen aurrean bertako bi langileei errieta egiten ari zaie, haragi artean idatzitako testuak euskaraz daudelako. Gaztelaniaz ere badaude, noski, baina euskarazko errotuluen artean egoteak traba sortzen omen dio andre gizajoari. Arrandegirantz jarraitu dut euskara haragi gutxi eta hezur txiki mordo bat duen arraina besterik ez dela pentsatuz. Segi dezagun, beraz, Basque Culinary Center ederrak sortzen eta Campeonato de Euskal Herria de Pintxos arrakastatsuak antolatzen, molde eta legamiarik gabeko taloak egun berezietarako utziz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.