
2003an eta 2004an jaiotako ikasleei zuzenduta dago abenduaren 29tik 31ra bitartean antolatutako eskubaloi campusa. Berdintasuna, Hizkuntza, Hezkuntza eta Kirol gaiak jorratuko dituzte parte hartzaileek. EAE mailako deialdia da eta denera, 50 mutilentzako eta 50 neskentzako lekua dago.

Kadeteen A Mailako Espainiako Judo Kopako proba egin dute Punta Umbrian eta Hondarribiko Ama Guadalupekoa taldeak hiru kirolarirekin parte hartu du.


Gaurtik abenduaren 14ra arte irekiko dute proposamenetarako epea; atal bat prestatu dute horretarako udalaren web atarian.

Hona hemen Hondarribiko II. Herri Olinpiadetan parte hartuko duten taldeen argazki ofizialak.

Arratsaldeko laurak pasata iritsi da lastargia benta zaharrera eta 36 taldeetako ordezkarien babesarekin Arrantzale auzorainoko bidea egin du. Iazko irabazleek piztu dute pebeteroa, Usain Boltiyeruan Semiak taldeak. 500 lagunetik gora hartu dute parte garai berriko bigarren olinpiadetako lehen jardunaldian.

Iaz baino jaki gehiago biltzen ari direla esan dute saltokietako arduradunek.

Eñaut Labaien zenaren ama da aurtengo ama besoetakoa banderen bedeinkapen ekitaldian. Hamalau bandera eta San Miguel liga irabazi ditu aurten Hondarribia Arraun Elkarteak. 2006an irabazi zuen aurreko liga, Labaien lehen traineruko arraunlaria zenean.

Igande honetan, hilak 30, Alde Zaharrean eta Portuan ariko dira Txistu Taldeko kideak, alborada jotzen. 08:00etan hasiko dira.

Inauterietako Batzordeko kideek gaur jakinarazi dute hiriaren mozorroa aukeratzeko bozketaren emaitza. Sei gairen artean bozkatzeko aukera egon da, eta boto gehien jaso dituena Ipuin klasikoak gaia izan da.

http://youtu.be/f7MSsRCQEEw?list=UUEIzgOdeRanRBrYIDGVV_0A

http://youtu.be/Ta_rUpdC10E?list=UUEIzgOdeRanRBrYIDGVV_0A

Jardunaldi bikaina nagusien Hondarribiko taldeentzat. Futboleko lehen taldeak Aretxabaleta liderrarekin berdindu zuen eta Preferentekoak Irunen rabazi. Eta eskubaloiko mutilek erraz menderatu zuten Quiron Askartza taldea. Hiru taldeak ari dira pixkanaka-pixkanak sailkapeneko azken tokietatik aldentzen.

Larunbatean hasi ziren 2014-2015eko Hondarribiko Herri Olinpiadak, garai berriko bigarrenak.

Datozen egunetan ere, Euskararen Egunaren harira, hainbat ekitaldi egingo dituzte. Beheko loturetan ikus daitezke horiek.

Atzo jaso zituzten sariak Hodei Badiola irabazleak, eta Juan Carlos Bayon errenteriarren artean argazki onena atera zuenak.

Presoen eskubideen aldeko egitura ezagutarazi dute Kultur Etxean. Hurrengo ostiralean kafe-tertulia irekia egingo dute Banako tabernan eta hamabostero elkartuko dira.

Andoni Ortuzarren hitzaldiaren harira izandako gertakarien harira, iritzia eman du Oarsoaldeko Ikasle Abertzaleak taldeak.