Udalak '.eus' domeinura bihurtzeko gonbidatu ditu hondarribiarrak

Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek testu bat adostu dute Euskararen Nazioarteko Egunari lotuta.

Hondarribiko Udalak .eus Interneteko domeinua erregistratu, aktibatu eta ikusgarri izateko pausoak eman dituela jakinarazi du Euskararen Nazioarteko Egunaren harira onartutako adierazpen instituzionalaren bitartez, eta gauza bera egiteko gonbita luzatu die herritarrei nahiz enpresei, “euskara eta euskal kulturaren komunitatea kohesionatzeko axola handiko tresna” delako. Alderdi guztiek sinatu dute testua: EAJk, Bilduk, PSE-EEk, Hamaikabatek eta PPk. Hondarribiko Udalaren Euskararen Eguneko Adierazpen Instituzionala
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.