'Eskaladaz haratago', Martxel Bereaurekin, Gazte Xaian

Asteazkenean izango da, 19:30ean Puntaleko eskola zaharrean, eta denentzat libre.

Martxel Bereauk bere esperientzian oinarritutako hitzaldi-proiekzioa emango du asteazkenean, hilaren 3an, Gazte Xaian. Hainbat lekutan eskalatu du hondarribiarrak eta leku horietan ezagututako kulturuz, paisaiez, eta abarrez mintzatuko da. 19:30ean hasiko da hizketaldia eta denentzat libre izango da. “Martxelek Hondarribitik abiatu eta Etxauri, Madagaskar, Alpeak, Menorca, Yosemite barrena eramango gaitu, bere une on eta txarrekin, ez da eskalada bakarrik izango, bizitzeko modu bat baizik”, azaldu du Gazte Xaiak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.