Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

18 proiektu gauzatuko ditu udalak parte hartze aurrekontuen harira

3.745 herritarrek parte hartu dute prozesuan eta denera, 12.912 boto jaso dira. Gazte aurrekontuei dagokienez, 16 eta 30 urte arteko 67 lagunek parte hartu dute eta egindako ekarpenen artean 7 dira aurrera eramango direnak. Denera, milioi eta erdi eurorekin zer egin erabaki dute irundarrek.

Rebeka Parras
Irun
2014/12/01
Santanok eman du emaitzen berri

Santanok eman du emaitzen berri

Bukaerara iritsi da Irungo Udalak bultzatutako parte hartze aurrekontuen iniziatiba. Atzo itxi zuten botoa emateko epea eta emaitzen berri eman du gaurkoan Jose Antonio Santano alkateak. “Tankera honetako prozesu bat martxan jartzen genuen lehen aldia izan da, eta jendearen erantzuna oso ona izan dela konprobatu ahal izan dugu”, adierazi du alkateak agerraldian. Ia 1,3 milioi euro, 1.299.300 euro zehazki, 18 ekarpen gauzatzera bideratuko ditu udal gobernuak parte hartze aurrekontuen bidez. Horrez gain, beste 200.000 euro gehiago gazteek egindako 7 proposamenetara zuzenduko dira. Alkateak esandakoaren arabera, zinegotzi bat eta udal teknikari bat arduradun izendatuko ditu prozesua bukaerara “ondo” iristen dela ziurtatzeko. Hala, 3.745 irundarrek parte hartu dute aurrekontuen aferan era orokorrean. Behobiatik Oxinbiribilera bitarteko bidegorriaren proposamenak boto gehien jaso duen arren, Eusko Jaurlaritzaren 2015 Aurrekontu Orokorrean mozio gisa sartuko duela PSEk jakitera eman du alkateak, EAJrekin izandako negoziazioen ondorioz. Horrez gain, Belaskoenea ikastetxeko patioa estaltzeko ekarpena ere azken kreditu modifikazioan sartu dela eta, parte hartze aurrekontuetatik at utzi dute. Ildo horretan, gehien bozkatutako hiru proposamenak ondokoak izan dira: Eguzkitza ikastetxearen patioaren zati bat estaltzea (250.000 euro eta 1.523 boto); Behobiako eskola zenaren patioa estaltzea (350.000 euro eta 760 boto); eta, Irungo parkeak xakea, dominoa eta antzeko aisialdirako jarduerak garatu ahal izateko materialarekin hornitzea (50.000 euro eta 734 boto). Proposamen guztiak ezagutzeko udalaren web atarian –lotura soilik gazteleraz– sar daitezke interesatuak. Gazteen aurrekontuak 16 eta 30 urte arteko gazteei zuzendutako parte hartze aurrekontuak ere abiatu zituen udal gobernuak iniziatibaren barruan. 200.000 euro zertara bideratu erabaki ahal zuten gazte irundarrak eta era horretan, denera milioi eta erdirekin zer egin erabaki ahal zuten herritarrak. 67 gaztek parte hartu dute denera iniziatiban eta 355 boto jaso dira. 7 dira bertatik eratortzen diren ekarpenak guztira. Horien artean gehien bozkatutakoak ondokoak izan dira: Irungo gazte ekintzaileei zuzendutako laguntza ekonomikoak eta azpiegiturak (30.000 euro eta 50 boto); gazteek autogestionatutako gune bat, kulturari bideratua (30.000 euro eta 34 boto); eta altzariak jasotzeko, eraldatzeko eta saltzeko gunea, gizarte bazterketa arriskuan dauden langabeentzat (40.000 euro eta 33 boto). Ekarpen guztiak bertan –lotura gazteleraz– ikus daitezke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.