
Ostiral honetan, hilak 6, Free birds (Vaya Pavos) animaziozko filma proiektatuko dute Itsas Etxea Auditoriumean, 18:00etan. Gazteleraz emango dute eta sarrerak 3 euro balio du.

Ia 440 pertsonak eman dute izena Arakileko kilometroa osatzeko. 09:00etan abiatuko dira autobusak kiroldegiko aparkalekutik, 'G' hizkia dutenak eguerdian itzuliko dira eta 'A' hizkidunak arratsaldean.

Bidazi baratza eta kontsumo taldeak aurkezpena egingo du bihar, ostirala, Ficoba erakustazokan, Bioterra azokaren barruan, 18:30ean. Elkartearen berri emateaz gain, Bestelako kontsumo eta ekoizpen eredu bat posible da. Orain eta hemen goiburuko hitzaldia emango dute.

Itsas Etxean emango dute goiz eta arratsaldez, eta musika eskolako 250 ikasleek eta irakasle guztiek parte hartuko dute. Hemezortzi pelikuletako soinu bandak entzungo dira eta koreografiak eta jantziak ekitaldirako propio prestatu dituzte.

Kike Gomez bateriak eta Tonino Prieto gitarrak sortu zuten taldea eta ondoren batu zitzaizkien Pablo Collera baxuarekin eta Sara Escalante abeslari bezala. Rock eta blues doinuak jotzen dituzte.

Laurak Bat elkarteak antolatutako pintxo lehiaketa Prost! eta Ekarri tabernek irabazi dute. Prost!-ek profesionalek osatutako epaimahaiaren lehen saria eskuratu du, eta Ekarrik, berriz, bezeroek hala hautatuta irabazi dute sari nagusia. Iparra eta Mimos tabernek,