Segurtasunaren inguruko bilera egingo dute Ospitale Zaharrean
Alde Zaharra, San Juan eta Arbesko Errotako auzo elkarteen zein Uranzu konpainiaren bilera izango da bihar Ospitale Zaharrean, 19:00etan. Inguruko segurtasuna eta bizikidetza landuko dituzte auzokideek bertan, eta bildutako ondorioak udalera igorriko dituzte ondoren.