Haurtzaro Ikastolaren Eguna egingo dute bihar (larunbata) egun osoz. Ikasturte bukaerako festa izango da, eta goiz-goizetik gauera arte antolatu dituzte ekintzak. Honakoa da egitaraua:
- 08:30ean, altxaferoak Ikastola Egunari hasiera emateko.
- 08:30ean, ginkana ikasle eta gurasoentzat.
- 11:15ean, eskolaz kanpoko ekintzen emanaldia.
- 12:00etan, ekitaldi ofiziala.
- 13:30ean, haurren bazkaria.
- 14:00etan, helduen bazkaria.
- 14:30etik aurrera, tailerrak eta jolasak haurrentzat. Dantzaldi taldearekin dantzaldia izango da ere.
- 19:00etan, toka txapelketa helduentzat.
- 19:30ean, buruhandiak, eta otartekoak.
- 21:00etan, helduentzako apar festa.