Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Zinemusik, zinea eta musika

Itsas Etxean emango dute goiz eta arratsaldez, eta musika eskolako 250 ikasleek eta irakasle guztiek parte hartuko dute. Hemezortzi pelikuletako soinu bandak entzungo dira eta koreografiak eta jantziak ekitaldirako propio prestatu dituzte.

admin
Bidasoa
2014/06/06
Etzirako, igandea, saio oso berezia prestatu du Hondarribiko Musika Eskolak, eskolako irakasle eta ikasle guztien parte hartzea izango duena. Orain arte ikasitako erakutsiko dute eta ezohiko modu batean egingo dute, zineari lotuz. Itsas Etxean egingo dute eta bi saio emango dituzte, bat goizez eta bestea arratsaldez. Zinemusik goiburua jarri diote ikuskizunari. Izan ere hori da egingo dutena, zineko soinu-bandak interpretatu. Hemezortzi filmetako musika joko dute, denak ezagunak: Bizitza polita da, Lehoi erregea, Koruko mutilak, Cabaret, eta abar. Orotara, hamasei zatiz osatuta egongo da Zinemusik eta bakoitzean musikari taldea aldatuko da, baita koreografiak, jantziak, eta abar. Esan bezala, eskolako ikasle eta irakasle guztiak ariko dira, hau da, koruak, talde instrumentalak eta dantzariak igoko dira oholtzara. “Kurtso bukaerako proiektu handia eta berezia da. Musika Eskola osoa murgildu da errepresentazio honetako prestaketan maila artistikoan nahiz musikalean. Dena guk geuk egin dugu: dekorazioa, programaren diseinua, gidoia, proiektatuko diren irudiak, joko diren musika-konponketak…”, azaldu du Arantxa Arzak zentroko zuzendariak. Azken hilabetean buru belarri aritu dira igandeko saioa prestatzen eta ikasleak oso ilusionatuta daudela aitortu du zuzendariak: “Hilabete osoa daramagu entsegu intentsibo bereziak egiten eta ikasleak oso ondo ari dira erantzuten, eta gainera, oso ilusionatuta daude eta igandea noiz iritsiko zain gogo handiarekin”. Goizez eta arratsaldez eskainiko dute Zinemusik Itsas Etxean, 12:00etatik aurrera eta 18:00etan. Sarrera Musika Eskolan erosi ez duenak oraindik aukera du; bestela, Itsas Etxeko leihatilan salduko dituzte, emanaldi bakoitza hasi baino bi ordu lehenagotik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.