2014/6

Etxebizitzen zozketarako informazioa udaletxeko taulan eta Interneten

Hilaren 13an goizeko bederatziak eta erdietan egingo dute bigarren eskuko etxebizitzen zozketa, Denda kaleko Kultur Etxean. Dagoeneko udalak publiko egin du zozketan parte hartzeko aukera dutenen zerrenda, baita bakoitzak zozketan izango duen zenbakia eta etxebizitzen ezaugarriak. Udaletxeko arkupeetako taulan eta hondarribia.org webgunean ikus daiteke informazio osoa jasotzen duen dekretoa.

admin

Tailerra, tailerrera gehiago joan behar ez izateko

Gaur, osteguna, da azken eguna bihar eta etzi Zuloaga Etxean egingo den bizikletentzako mekanika tailerrean izena emateko. Izena eman nahi duenak posta elektronikoz egin behar du.

admin

Ezohiko batzarra deitu du Basarik

Ezohiko batzarra deitu du Basarik hilaren 21erako. Barne araudi berriaren onarpenerako batzarra izango da eta 10:00etarako egin dute lehen deialdia eta 10:30erako bigarrena. Bazkideei bertaratzeko deia egin diete.

admin

Antzerkia terapiarako izango da larunbatean Itsas Etxean

Larunbatean, hilak 7, Vaiven Teatroak Terapias umorezko obra taularatuko du Itsas Etxean, 20:00etan. Obra gazteleraz da, sarrerak 12 euro balio du eta dagoeneko Interneten eros daiteke edo antzezlanaren egunean bertan, emanaldia hasi baino bi ordu lehenagotik.

admin

Beñat Elzoren izena eramango duen herri krosa antolatuko dute

Beñat Elzo zenaren omeneko herri krosa antolatzen hasiko dira. Azaroaren 1ean, larunbatez, egingo dute eta sei eta hamar kilometro arteko ibilbidea izango da, Higerreko Farolaren inguruan. Facebook orria ireki dute eta bertan joango dira informazio gehigarriak sartzen. Iazko azaroaren 1ean hil zen Elzo, bihotzekoak jota, Talaia bidean entrenatzen ari zela.

admin

Ikasleen kontzertuak lan egunetan, dantza solte txapelketa larunbatean

Musika da protagonista nagusia egunotan Trintxerpen. Musikaz Blai jaialdiaren eskutik, musika ikasleek egunero ari dira eskaintzen kontzertuan, eta herritarrek, arratsaldero, bi ordu inguruan, musikaz gozatzeko aukera izango dute.

admin

Thrash Metal jaialdia Mogambon

Thrash Metal jaialdia antolatu dute Mogambon ostiralerako, lau talderekin. Londreseko Virus talde mitikoak lehen aldiz joko du Euskal Herrian, eta haien aurretik izango dira, Moshaholics, Legalize Murder, eta F.P.V. taldeak.

admin
Gehiago