Bidazi elkartearen aurkezpena egingo dute Bioterran, bihar

Bidazi baratza eta kontsumo taldeak aurkezpena egingo du bihar, ostirala, Ficoba erakustazokan, Bioterra azokaren barruan, 18:30ean. Elkartearen berri emateaz gain, Bestelako kontsumo eta ekoizpen eredu bat posible da. Orain eta hemen goiburuko hitzaldia emango dute.

Bidazi baratza eta kontsumo taldeak aurkezpena egingo du bihar, ostirala, Ficoba erakustazokan, Bioterra azokaren barruan, 18:30ean. Elkartearen berri emateaz gain, Bestelako kontsumo eta ekoizpen eredu bat posible da. Orain eta hemen goiburuko hitzaldia emango dute. Aurrerago beste bi aurkezpen egingo dituzte eskualdean, hilaren 14an Irungo Kabigorri elkartean eta 16an Amute-Kostako Auzo Elkartearen egoitzan, Hondarribian. Bidazi, Bortzirietan sortutako elkartea da baina dagoeneko Behe Bidasora zabaldu da eta bertako baserritarrekin ari da lanean. Aurten produktu ekologikoen azoka egonkorra ireki dute Lesakako Alkaiaga industria gunean eta bertan eros daitezke Bidazirekin hitzarmenak dituzten ekoizleen produktuak. Horrez gain, bestelako kontsumo ereduak bultzatu nahi ditu elkarteak, bertakoek azaldu duten bezala: “Bidazik lan egiten du eta bultzatu nahi ditu bertze gisako kontsumo ereduak, hala nola, energia berriztagarriak, elikadura osasuntsua, software librearen erabilera, bertako hazien gordailuak, banka etika… kontsumo kontziente eta transformatzaile bat lortu nahian”. Bidaziri buruz gehiago jakin nahi duenak posta elktronikoz eskatu dezake, edo bidazi.org webgunea bisiatu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.