Irun RTk Euskal Herriko Txapelketa jokatuko du larunbatean
Irun Rugby Taldeak Gipuzkoa ordezkatuko du larunbatean Baigorrin (Nafarroa Beherea) jokatuko den Euskal Herriko IV. Errugbi Txapelketan. Euskal Herriko probintzia bakoitza ordezkatuko duen talde banak parte hartuko du; horrez gain, lehiaketa antolatzen duen taldea ere txapelketan lehiatuko da.
Lehiaketa egun osoan zehar garatuko da, baina horrez gain, ipar eta hego Euskal Herriko talde femenino bana elkarren artean lehiatuko dira. Era berean, atzerriko jokalariez osatutako talde bat euskal talde baten kontra ere ariko da.
“Irun RTrentzat ohorea da Gipuzkoa ordezkatzea”, adierazi dute jokalariek, “zaila izango da paper ona jokatzea, arerioen kalitatea dela-eta”.
Gainontzeko probintziak ordezkatzen dituzten taldeak honakoak dira: Sarako Izarra (Lapurdi), St Palais (Nafarroa Beherea), Barkoxeko Avenir (Zuberoa), Durango RT (Bizkaia), Gaztedi (Araba), Baztan RT (Nafarroa Garaia) eta Nafarroa Behereako bi talde, St Palais eta US Nafarroa, talde antolatzailea.