Calle Beat, rock eta blues doinuak Bidasotik Banakora
Kike Gomez bateriak eta Tonino Prieto gitarrak sortu zuten taldea eta ondoren batu zitzaizkien Pablo Collera baxuarekin eta Sara Escalante abeslari bezala. Rock eta blues doinuak jotzen dituzte.
Calle Beat taldeak kontzertua emango du Banako tabernan bihar, larunbata, 23:30ean. Lau bidasoar dira Calle Beat bandako musikariak, Bidasoan sortu eta bizi direnak. Kike Gomez bateriak eta Tonino Prieto gitarrak sortu zuten taldea eta ondoren batu zitzaizkien Pablo Collera baxuarekin eta Sara Escalante abeslari bezala.
Rock eta blues doinuak jotzen dituzte, abesti propioak, Prietok sortutakoak eta denen artean egokitutakoak. Baina zuzenekoetan beste talde batzuen abesti klasikoen moldaketak ere entzun daitezke, hala nola, Take me to the river, Higher ground edota Proud Mary abestienak.
23:30ean hasiko da kontzertua eta 5 euroko sarrera ordaindu behar da.