Gamon ikastetxeak jaieguna ospatuko du etzi

Errenteria-Oreretako Gamon ikastetxeak bere eguna ospatuko du larunbatean. Egun osoko egitaraua prestatu dute Kaputxinoak auzoko eskolakoek:
  • 10:00etan: Eskola irekiko dute. Goiz guztian zehar Haur Hezkuntzako ikasleen lanak ikusteko aukera izango da, eta taberna egun osoan irekita egongo da.
  • 10:30ean: Jaialdia hasiko da. Hainbat ekitaldi egingo dituzte, hala nola, danborrada, ikasle eta irakasleen danborradak edota Eskola Kiroleko dominen banaketa, besteak beste.
  • 12:30ean: Haurrentzako jolasak, jolastokietan.
  • 13:30ean: Paella erraldoia.
  • 16:00etan: Jolasak.
  • 19:00etan: Apar festa.
  • 20:00etan: Garbiketa eta jasotzea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.