Hondarribia-Irun emakumeen saskibaloi taldeak nabarmen galdu zuen atzo Burgosen, Jopisa Ciudad de Burgos taldearen kontra: 78-58. Lehen laurdenean emaitzari eutsi zioten Pepelu Mujikaren neskek —20-18 emaitzarekin bukatu zen lehen laurdena—, baina ...
Gipuzkoako Eraikuntzako Langabeen Plataformak elkarretaratzea egingo du hilaren 26an, 10:30ean, Irungo udaletxearen parean. Udalbatzarra egingo dute ordu horretan Irungo Udaleko zinegotziek. Bertan, euren asmoen berri emango dute eraikuntza sektoreko l...
“Gure historia itsasoak bustia dela badakigu, eta gure memoriak baditu halako akordu zipriztinak, baina bare-bare ondare hori hondora doakigu. Putzura doaz hitzok ere, euskaldunak itsasoak egin gaitu; gure kultura itsasotik dakargu”. Modu horretara aurkeztu dute Branka Itsas Ondarea elkarteko kideek euren asmoa. Finean, itsas ondarea berreskuratzeko ahalegina egingo dute Brankakoek Bidasoa aldean, eta bide horretan lagun izan nahi dutenentzako hitzordua jarri dute, “nola zahar, hala batez ere gazte”: gaur, 17:00etan, elkartearen lehen batzar nagusia egingo dute, Hendaiako hondartzan dagoen zentro nautikoan. Hondarribitik hasi eta Hendaiaraino, itsasoa eta itsas ondarea maite dutenei deia egin diete Brankakoek biharko batzarrera agertzeko, “Hondarribitik eta Irunera, Biriatutik eta Urruñara, Hendaiara iritsi arte”. Hala, Bidasoa aldeko herriek itsas ondare komuna dutela adierazi dute Branka indartu nahi dutenek: “Nola Hondarribitik hala Hendaiatik, hasi XVI. mendetik eta XVIII. menderaino, belaunaldiak eta belaunaldiak itsasoratu ziren Ternuarako eta Groenlandiarako bidean, auskalo zenbat itsas gizon eta emakume; 300 bat urteko arrantza aroa, 300 kanpaina ur urrunetan”. Hasi dira lanean Brankatik jakinarazi dute biharkoa ez dela elkartearen lehen urratsa izango, aurretik lanean hasiak direla. Hala, ontzi zaharrak berritzen hasi direla jakinarazi dute, «eta artxibo zaharrei hautsak kentzen hasi direnak» ere badaudela aitortu dute. Besteak beste, Maribeltz izena duen batel zaharra eraberritzen dabiltzala [...]
INE (Estatistiketarako Espainiako Institutua) eta Eustat (Euskal Estatistika Erakundea) erroldako datuak eguneratzeko galdeketa egiten ari dira lezoarren artean. Ikerketa hori dela eta, Lezoko hainbat herritarrek galdeketa bat jaso du etxean (derrigorr...
Joan den ostegunean, eta Osteoporosiaren Nazioarteko Egunaren harira, densiometriak — osteoporosia neurtzeko probak. Hezurrek kaltzioa galtzen dutenean sortzen da osteoporosia, eta hezurrak ahultzen dira— egin zituzten Errenteria-Oreretan CAN Nafar...
Abenduko eta Gabonetako egitarauei buruz hitz egiteko Lezoko Jai Batzordeak batzarra egingo du hilaren 27an (osteguna), 19:30ean, Donibane kaleko Euskara eta Kultura aretoan. Bi gai horiek lantzeaz gain, aurreko akta onartzeko aukera izango dute herrik...
Arraun sasoi berria prestatzen hasi dira Pasai Donibane Koxtape- San Juan arraun elkarteko kideak. Horregatik, 1999an eta lehenago jaio diren haurrei deia egin diete arraunean hasi nahi badute horretarako aukera dutela Donibanen. Izena emateko aukera larunbatero jarri dute elkarte sanjuandarreko arduradunek, 09:30etik 11:30era taldeak Iberdrola ondoan duen egoitzan. Informazio gehiago nahi dutenek honako telefono zenbakira deitu behar dute: 943 52 41 66. Entrenamenduak astearte eta ostegun arratsaldetan, eta larunbat goizetan egingo dituzte arraunean hasi nahi dutenek. Horrez gain, hainbat baldintza bete behar dituzte kirol horretan Donibanen hasi nahi dutenek. Horren berri emateko aurreko telefono zenbakira deitu behar da.
Hilaren 27tik aurrera komikien erakusketa jarriko dute Martindozenea gaztelekuan. Bertako komiki tailerrean egindako sorkuntzak dira erakusketan ikus daitezkeenak: Makotai izeneko taldea (Martindozeneako Komiki Tailerratik ateratako izena) arduratu da erakusketa antolatzeaz. Bost gairen barruan sailkatu dituzte erakusketako komikiak: fantasia, terrorea, Manga, zientzia-fikzioa eta super heroiak. Atzo aurkeztu zuten erakusketa Martindozeneako kideek eta Irungo Udaleko Gazteria Saileko ordezkari Fernando San Martinek.
11:00etan aterako da bihar Donibane Lohizunen hasi eta Hondarribian bukatzen den lasterketa. 12:00etan hasiko dira iristen lehen atletak San Pedro kaleko helmugara. Hala, proba dela eta, aldaketak izango dira hiriko trafikoan probak iraun bitartean. Xe...