INEren datuak eguneratzen ari dira
INE (Estatistiketarako Espainiako Institutua) eta Eustat (Euskal Estatistika Erakundea) erroldako datuak eguneratzeko galdeketa egiten ari dira lezoarren artean. Ikerketa hori dela eta, Lezoko hainbat herritarrek galdeketa bat jaso du etxean (derrigorr...
INE (Estatistiketarako Espainiako Institutua) eta Eustat (Euskal Estatistika Erakundea) erroldako datuak eguneratzeko galdeketa egiten ari dira lezoarren artean. Ikerketa hori dela eta, Lezoko hainbat herritarrek galdeketa bat jaso du etxean (derrigorrezkoa da galdeketa erantzutea). Herritarrek emango duten informazioa isilpekoa da.
Galdetegia Internet bidez erantzun daiteke. Lehen egunetan, moteltasun arazoak izaten ari da zebitzu hori, eta INEko webgunean bertan jartzen du arazoa konpontzen ari direla.
Informazio gehiago izateko 900 820 082 telefono zenbakira dei daiteke.