Hondarribia-Irunek 78-58 galdu du Burgosen
Hondarribia-Irun emakumeen saskibaloi taldeak nabarmen galdu zuen atzo Burgosen, Jopisa Ciudad de Burgos taldearen kontra: 78-58. Lehen laurdenean emaitzari eutsi zioten Pepelu Mujikaren neskek —20-18 emaitzarekin bukatu zen lehen laurdena—, baina ...
Hondarribia-Irun emakumeen saskibaloi taldeak nabarmen galdu zuen atzo Burgosen, Jopisa Ciudad de Burgos taldearen kontra: 78-58. Lehen laurdenean emaitzari eutsi zioten Pepelu Mujikaren neskek —20-18 emaitzarekin bukatu zen lehen laurdena—, baina bigarrenean aldea handitu zuten etxekoek, eta 43-33 joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian, hirugarren laurdenean, emaitza txarrari aurre egiten saiatu ziren Bidasoko jokalariak, baina ezin. Azken laurdenean emaitza loditu besterik ez zuen egin Burgosko taldeak, azkenean, hogei puntuko aldea atera arte. Hondarribia-Irungo jokalarien puntuak, honakoak: Quintero (11), Laura Garcia (13), Igerabide (9), Franciele (18), Laura Gil (5), Kehsler (2) eta Mincikova.
Gaur eta bihar jokatuko diren partiden emaitzen zain, Emakumeen Ligako sailkapeneko azken postuan jar daitezke Bidasokoak, jokatu dituzten bi partidak galdu dituztelako.