Komikien erakusketa, Martindozenea gaztelekuan
Hilaren 27tik aurrera komikien erakusketa jarriko dute Martindozenea gaztelekuan. Bertako komiki tailerrean egindako sorkuntzak dira erakusketan ikus daitezkeenak: Makotai izeneko taldea (Martindozeneako Komiki Tailerratik ateratako izena) arduratu da erakusketa antolatzeaz. Bost gairen barruan sailkatu dituzte erakusketako komikiak: fantasia, terrorea, Manga, zientzia-fikzioa eta super heroiak. Atzo aurkeztu zuten erakusketa Martindozeneako kideek eta Irungo Udaleko Gazteria Saileko ordezkari Fernando San Martinek.
Hilaren 27tik aurrera komikien erakusketa jarriko dute Martindozenea gaztelekuan. Bertako komiki tailerrean egindako sorkuntzak dira erakusketan ikus daitezkeenak: Makotai izeneko taldea (Martindozeneako Komiki Tailerratik ateratako izena) arduratu da erakusketa antolatzeaz.
Bost gairen barruan sailkatu dituzte erakusketako komikiak: fantasia, terrorea, Manga, zientzia-fikzioa eta super heroiak.
Atzo aurkeztu zuten erakusketa Martindozeneako kideek eta Irungo Udaleko Gazteria Saileko ordezkari Fernando San Martinek.