Joan den ostegunean, eta Osteoporosiaren Nazioarteko Egunaren harira, densiometriak — osteoporosia neurtzeko probak. Hezurrek kaltzioa galtzen dutenean sortzen da osteoporosia, eta hezurrak ahultzen dira— egin zituzten Errenteria-Oreretan CAN Nafar...
Joan den ostegunean, eta Osteoporosiaren Nazioarteko Egunaren harira, densiometriak — osteoporosia neurtzeko probak. Hezurrek kaltzioa galtzen dutenean sortzen da osteoporosia, eta hezurrak ahultzen dira— egin zituzten Errenteria-Oreretan CAN Nafarroako Kutxak duen bulegoan. Hasieran, proba horiek egiteko goizeko ordutegia ezarri zuten ekimenaren antolatzaileek, baina proba egin nahi zutenen kopuru handia ikusita, arratsaldean ere egin zituzten: 250 errenteriar izan ziren CANen proba egiten.
KEN-GYM gimnasioko arduradun Jokin Larretak egin zizkien densiometriak hala nahi izan zuten guztiei. Hala, osteguneko ekimena osatzeko, osteoporosiaren gaineko hitzaldia izango da Errenteriako CANen bulegoan (Nafarroa etorbidean dago) azaroaren 3an, 18:30ean. Gaiaren gaineko edozein kontsulta egiteko Jokin Larretaren telefono zenbakia honakoa da: 686 04 04 24.