San Juanen arraunean hasi nahi dutenentzako deialdia

Arraun sasoi berria prestatzen hasi dira Pasai Donibane Koxtape- San Juan arraun elkarteko kideak. Horregatik, 1999an eta lehenago jaio diren haurrei deia egin diete arraunean hasi nahi badute horretarako aukera dutela Donibanen. Izena emateko aukera larunbatero jarri dute elkarte sanjuandarreko arduradunek, 09:30etik 11:30era taldeak Iberdrola ondoan duen egoitzan. Informazio gehiago nahi dutenek honako telefono zenbakira deitu behar dute: 943 52 41 66. Entrenamenduak astearte eta ostegun arratsaldetan, eta larunbat goizetan egingo dituzte arraunean hasi nahi dutenek. Horrez gain, hainbat baldintza bete behar dituzte kirol horretan Donibanen hasi nahi dutenek. Horren berri emateko aurreko telefono zenbakira deitu behar da.

'San Juan' ontzia, 2011ko Kontxako sailkapen estropadan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.