Donibane Lohizune-Hondarribia lasterketa dela eta, trafikoan aldaketak bihar
11:00etan aterako da bihar Donibane Lohizunen hasi eta Hondarribian bukatzen den lasterketa. 12:00etan hasiko dira iristen lehen atletak San Pedro kaleko helmugara. Hala, proba dela eta, aldaketak izango dira hiriko trafikoan probak iraun bitartean. Xe...
11:00etan aterako da bihar Donibane Lohizunen hasi eta Hondarribian bukatzen den lasterketa. 12:00etan hasiko dira iristen lehen atletak San Pedro kaleko helmugara. Hala, proba dela eta, aldaketak izango dira hiriko trafikoan probak iraun bitartean. Xehetasun guztiak Hondarribiko Udalaren webgunean daude.
Informazio orokor modura, gaurtik ezin izango da San Pedro kalean eta Arrantzaleen Auzoko aparkalekuetan autoa utzi. Bihar, 11:15etik 14:00etara ezin izango da Alde Zaharrera sartu, proba Santa Maria ateaurretik pasatuko delako.