Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publiometroak metro koadroko 207 euri litro jaso zituen ekainean zehar. Iazko hilabete berean baino 117 litro gutxiago.
Larunbatean, hilaren 2an, hasi zien Frantziako Tourra txirrindularitza proba jokatzen. Hilaren 24ra arte iraungo du eta Oiartzun Irratian, urtero bezala, programa bereziak eskainiko dituzte, proba jarraitzeko. Joxe Migel Lopez Kirolez blai! saioaren ar...
Hala jakinarazi zuen udalak lehengo ostiralerako deitutako bilera informatibo jendetsuan. Beharrak estutzen du eta igarri da. Jende andanak erantzun zion, lehengo ostiralean, udalak luzatutako deiari. Anbulatorio berriaren behin-behineko kokapenari bur...
Lezoko Udal Gobernu Taldea eta batzordeak osatu zituzten pasa den ostegunean egin zuten plenoan. Legegintzaldiko lehenengo osoko bilkura izan zen. Kargua hartzeko falta zen zinegotziak, PSE-EEko Mikel Antxon Arrizabalagak kargua hartu zuen, ekainaren 11n ezin izan baitzuen hartu. Erabakiei dagokienez, Eneko Lartige izango da lehenengo alkateordea. Bere atzetik Ainhoa Intxaurrandieta, Angel Portugal eta Luis Garrido daude. Bost horiek osatuko dute Udal Gobernu Taldea. Tokiko gobernu batzarraren ordezkaritzak ere izendatu zituzten. Lartige Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzia izango da. Ainhoa Intxaurrandieta Ogasuneko zinegotzi izango da. Ainhoa Zabalo alkateak hartuko ditu beregain gainontzeko guztiak. Plenoak, ostegunetan Udalbatzak plenoen maiztasuna ere erabaki zuen pasa den ostegunean. Horrela, hilabeteko bakoitietako azken ostegunean egingo dituzte bilkurak, eta jaia izango balitz, hurrengo ostegunean egitea erabaki zuten ahobatez. Orain arte asteazkenetan egin dituzte plenoak. Alkateak zehaztu zuenez, maiztasun hori urte bukaerara arte izango da, hasiera batean. Batzorde informatiboen lehendakariak sailetako ordezkarien berberak dira. Batzordeek bosna kide izango dituzte: Bilduko hiru izango dira, PSE-EEko bat eta EAJko beste bat. EAJko hiru zinegotziak eta PSE-EEko bakarra abstenitu egin ziren. Organu kolegiatuetako ordezkariak ere izendatu zituzten. Beste erakundeetan Lezoko Udala ordezkatzeko kideak koaliziokoak izatea proposatu zuen Bilduk. EAJko Kepa Garbizu ez zegoen ados proposamen horrekin. “Gure ustez modu demokratikoago [...]
Larunbatean, Zumardia eta Batzokiaren arteko plaza berrian, Lurlan feria egin zuten. Feria hau, 2010 urtean Behemendi Landa Garapenerako Elkartea eta Hondarribiko Udalaren artean hasitako elkarlanaren fruitua da eta ondorengo produktuak izan ziren salg...
Antxoko Dani Tabernak irabazi zuen Donibaneko 16 orduko Futbito Txapelketa. Finala Lezoko Sorgin Tabernaren kontra jokatu zuten eta 6-1 gelditu zen emaitza. Oso giro ona egon zen kiroldegian eta finala goizeko hiruretan jokatu arren, jende mordoa egon zen ikusten.
Bukatu berri den ikasturtean euskara ikasten aritu direnek ostiralera arte dute laguntza jasotzeko epea. Udaletxeko Informazio Bulegora eraman behar dute eskakizuna, Euskaltegian ikasi dutenek, urtean ordaindutakoaren %100 jaso dezakete. Honako baldint...
KZgunea sareak, teknologia berriei buruzko doako zerbitzuak eskaintzen ditu, eta horrez gain, ikastaroen katalogo zabala antolatu du hilabete honetarako —uztailerako— eta, oporren ondoren, irailerako. Bi hilabete horietan arratsaldez egongo da irekita Madalensoroko gunea: astelehenetik ostiralerako, 16:00etatik 20:00etara. Uztaileko ikastaroak Hilabete honetara bederatzi ikastaro prestatu dituzte KZgunean: Internet eta E-Administrazio KZgunea ikastaroa; E-Administrazio KZgunea ikastaroa; Doodle; Mugitu Gipuzkoa; QR kodeak; Metaposta I eta II; Writter eta Writter aurreratua; Youtube eta Skype. Iraileko ikastaroak Irailean, beste bederatzi ikastaro izango dituzte aukeran, teknologia berrietan eta Interneten moldatzen ikasi nahi dutenek: Internet eta E-Administrazio KZgunea ikastaroa; E-Administrazio KZgunea ikastaroa; Skype; Google tresnak; Mugitu Gipuzkoa; Metaposta I eta II; Writter eta Writter aureratua; Draw basikoa eta Ubuntu. Behean ikus daitezke ikastaroak eta ordutegiak. Ikastaro guztiak dohainik dira, arratsaldez izango dira eskolak, eta Internet eta E-Administrazio KZgunea ikastaroa izan ezik, gainontzeko guztiak euskaraz emango dituzte. Uztaila Internet eta E-Administrazio KZgunea ikastaroa. Hilaren 4tik 15era. Astelehenetik ostiralera izango dira eskolak, egunero, 16:00etatik 18:00etara. E-Administrazio KZgunea ikastaroa. Hilaren 18tik 28ra. Astelehenetik ostiralera izango dira eskolak, egunero, 16:00etatik 18:00etara. Doodle. Hilaren 1ean izan zen (pasa den ostiralean arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara). Mugitu Gipuzkoa. Gaur egingo dute, arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara. QR kodeak. Hilaren 8an izango da, ostiral honetan, 18:00etatik 20:00etara. Metaposta [...]
Aurtengo Xanisteban Jaietan hesiak zaintzen lan egiteko jendea behar du Udalak (abuztuaren 2tik 6ra). 18 urte beteta edukitzea ezinbestekoa da lan egiteko eta oiartzuarrek lanerako lehentasuna izango dute. Interesa dutenek, udaletxeko informazio bulego...
Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak odola ematera deitu ditu herritarrak. Biharko eta etziko egin dute deialdia. Bihar Reina aretoan izango dira odol erauzketak, eta etzi, berriz, Beraungo anbulatorioan. Bi egunetan ordutegi bera izango da: 18:30etik 20...
Udaleko Merkataritza eta Turismo sailak antolatutako Erdi Aroko Azoka argazki lehiaketako lanak bihar arte aurkez daitezke. Partaide bakoitzak gehienez lau argazki aurkez ditzake, eta argazkiak koloretan edo zuri-beltzean aurkez daitezke. Lanak 20×...
Emaitza bikainak lortu zituzten Santiagotarrak arraun elkarteko ur lasaietako piraguistek ekainaren 25ean eta 26an ospatu ziren lehiaketetan. Borja Portos eta Ion Aizpeoleak Espainiako txapeldunak izan ziren Sevillako pistan, eta Olatz Zabala hamargarr...