Odola emateko aukera bihar eta etzi
Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak odola ematera deitu ditu herritarrak. Biharko eta etziko egin dute deialdia. Bihar Reina aretoan izango dira odol erauzketak, eta etzi, berriz, Beraungo anbulatorioan. Bi egunetan ordutegi bera izango da: 18:30etik 20...
Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak odola ematera deitu ditu herritarrak. Biharko eta etziko egin dute deialdia. Bihar Reina aretoan izango dira odol erauzketak, eta etzi, berriz, Beraungo anbulatorioan. Bi egunetan ordutegi bera izango da: 18:30etik 20:30era.
Odola emateko 18 urte izan beharko dira, eta horrekin batera, nahikoa izango da osasunez ongi ibiltzea. Antolatzaileek gogorarazi dute beharrezkoa dela odol emaileen zerrenda handitzea.