Usozeko zelaian jarriko dute anbulatorioa, behin-behinean
Hala jakinarazi zuen udalak lehengo ostiralerako deitutako bilera informatibo jendetsuan. Beharrak estutzen du eta igarri da. Jende andanak erantzun zion, lehengo ostiralean, udalak luzatutako deiari. Anbulatorio berriaren behin-behineko kokapenari bur...
Hala jakinarazi zuen udalak lehengo ostiralerako deitutako bilera informatibo jendetsuan.
Beharrak estutzen du eta igarri da. Jende andanak erantzun zion, lehengo ostiralean, udalak luzatutako deiari. Anbulatorio berriaren behin-behineko kokapenari buruzko bilera informatiboa deitu zuen udalak lehengo ostiralean, Kultur Etxean, eta hamarnaka erabiltzaile bildu zen azalpenak entzun eta galderak egitera. Anbulatorioa behin-behinean kokatzeko alternatibak aztertu ondoren, Usozeko zelaian kokatzea erabaki dutela jakinarazi zuten udaleko ordezkariek, orain aparkalekua dagoen horretan.
Udalak iragarri duenez, irailerako jarri nahi du martxan Osakidetzak Usozeko anbulatorioa.
Balizko kokapenen artean, Biteri Plazarena aipatu izan da . Baina Biteri plazarako proiektua, aurki berreskuratu nahi du udalak, herritarren parte hartze prozesutik eratorritako ondorioak kontuan hartuta, hirigintza egitasmoa berrekuratzeko.