Euskara ikasteagatik laguntza eskatzeko epea, ixtear
Bukatu berri den ikasturtean euskara ikasten aritu direnek ostiralera arte dute laguntza jasotzeko epea. Udaletxeko Informazio Bulegora eraman behar dute eskakizuna, Euskaltegian ikasi dutenek, urtean ordaindutakoaren %100 jaso dezakete. Honako baldint...
Bukatu berri den ikasturtean euskara ikasten aritu direnek ostiralera arte dute laguntza jasotzeko epea. Udaletxeko Informazio Bulegora eraman behar dute eskakizuna,
Euskaltegian ikasi dutenek, urtean ordaindutakoaren %100 jaso dezakete. Honako baldintzak bete behar dituzte: Lezon erroldatua egotea (azken urtean behintzat), asistentziaren %85 gutxienez frogatzea (ordu bat egunean edo bost ordu astean, gutxienez), diru laguntza eskatzen duten urratserako aurretik eskakizuna ez egitea. Gainera, ikastaroa bukatuta izan behar dute laguntza eskatzen duten ikasleek.
Lezoarrak ez diren ikasleek OLA planean daudenek, merkataritza euskaratzeko plan batean sartuta daudenek edo hitzarmen batengatik laguntza jaso dezaketenek egin dezakete eskaera. Gainera, Lezoko Udaleko Euskara eta Kultura Sailak erakunde edo elkarte batekin dituen hitzarmenetatik ere onura atera dezakete bertako kideek.
Udarako ikastaroak ere
Ostiralean irailetik ekainera bitarteko ikastaroetako diru laguntzak eskatzeko epea ixten bada ere, uztailan eta abuztuan ikastaroak egiten dituztenek ere eska ditzazkete diru laguntzak. Irailaren 30era arte dute horretarako epea.