Baserriko produktuak erakutsi dituzte
Larunbatean, Zumardia eta Batzokiaren arteko plaza berrian, Lurlan feria egin zuten. Feria hau, 2010 urtean Behemendi Landa Garapenerako Elkartea eta Hondarribiko Udalaren artean hasitako elkarlanaren fruitua da eta ondorengo produktuak izan ziren salg...
Larunbatean, Zumardia eta Batzokiaren arteko plaza berrian, Lurlan feria egin zuten. Feria hau, 2010 urtean Behemendi Landa Garapenerako Elkartea eta Hondarribiko Udalaren artean hasitako elkarlanaren fruitua da eta ondorengo produktuak izan ziren salgai: behi esnearekin eginiko esnekiak (gazta, jogurtak, edateko jogurtak…), txerrikiak, ahuntz gazta, ahatekiak, Euskolabel eztia, behi haragia, pastak, Vianako enbutidoak, Erronkariko gazta eta Idiazabalgo ardi gazta, besteak beste.
“Azokaren helburua bertako baserriko produktuen salmenta bideak sustatzea da, salmenta puntu izateaz gain, produktuen promozio eta erakusketa gune bihurtu nahi dugu. Abuztuaren 6an eta irailaren 3an errepikatuko dira azokak” azaldu du Gregorio Berrotaranek, Landa Garapeneko zinegotziak.