Borja Portos eta Ion Aizpeolea pistako Espainiako txapeldun
Emaitza bikainak lortu zituzten Santiagotarrak arraun elkarteko ur lasaietako piraguistek ekainaren 25ean eta 26an ospatu ziren lehiaketetan. Borja Portos eta Ion Aizpeoleak Espainiako txapeldunak izan ziren Sevillako pistan, eta Olatz Zabala hamargarr...
Emaitza bikainak lortu zituzten Santiagotarrak arraun elkarteko ur lasaietako piraguistek ekainaren 25ean eta 26an ospatu ziren lehiaketetan. Borja Portos eta Ion Aizpeoleak Espainiako txapeldunak izan ziren Sevillako pistan, eta Olatz Zabala hamargarren sailkatu zen maratoi modalitateko Erromako Munduko Kopan.
Borja Portosen eta Ion Aizpeolearen biko scullak urrezko domina lortu zuen joan zen asteburuan La Cartujako luzeran (Sevilla) ospatu zen Gazte eta Helduen mailako pistako Espainiako Txapelketan. Santiagotarrakeko bikoa oso maila onean iritsi zen Sevillara, eta bai finalaurrekoan, baita finalean ere, ontzi azkarrena izan zen. Emaitza horren ondoren, Espainiako Federazioak bi gazte irundarrak deitu ditu selekzioak Banyolesko urtegian (Girona, Herrialde Katalanak) burutzen ari den konzentrazioan parte hartzeko.
Azkenik, Olatz Zabala hamargarren geratu zen ekainaren 25ean Erroman ospatu zen Maratoiko Munduko Kopan. Aurten lehen urtea du Zabalak 23 urtez azpiko mailan, baina Italiako hiriburuan Helduekin aritu zen. Datorren asteburuan Espainiako Abiadurako Txapelketan arituko da, Pontevedran (Galiza).