Erdi Aroko argazki lehiaketara lanak bihar arte aurkez daitezke
Udaleko Merkataritza eta Turismo sailak antolatutako Erdi Aroko Azoka argazki lehiaketako lanak bihar arte aurkez daitezke. Partaide bakoitzak gehienez lau argazki aurkez ditzake, eta argazkiak koloretan edo zuri-beltzean aurkez daitezke. Lanak 20×...
Udaleko Merkataritza eta Turismo sailak antolatutako Erdi Aroko Azoka argazki lehiaketako lanak bihar arte aurkez daitezke. Partaide bakoitzak gehienez lau argazki aurkez ditzake, eta argazkiak koloretan edo zuri-beltzean aurkez daitezke. Lanak 20×30 zentimetrokoa izan beharko du, eta Biztanlearen Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar dira biharko eguerdiko 13:30ak baino lehen. Gutunazalean ondorengoa adierazi behar delarik: Erdi Aroko Azoka Argazki Lehiaketa 2011.