Tourrari buruzko saio bereziak, irratian
Larunbatean, hilaren 2an, hasi zien Frantziako Tourra txirrindularitza proba jokatzen. Hilaren 24ra arte iraungo du eta Oiartzun Irratian, urtero bezala, programa bereziak eskainiko dituzte, proba jarraitzeko. Joxe Migel Lopez Kirolez blai! saioaren ar...
Larunbatean, hilaren 2an, hasi zien Frantziako Tourra txirrindularitza proba jokatzen. Hilaren 24ra arte iraungo du eta Oiartzun Irratian, urtero bezala, programa bereziak eskainiko dituzte, proba jarraitzeko. Joxe Migel Lopez Kirolez blai! saioaren arduraduna eta kirol esataria arduratuko da saio berezi horiez. Astean bi egingo dituzte.
Lehenengoa bihar egingo dute. Oiartzungo txirrindulari gazteak izango dira gonbidatuak: Gorka Agirrezabala, Imanol Iza eta Julen Mitxelena.
Bigarren saioa ostiralean (hilaren 8an) egingo dute. Giriziako eta Lartaungo zikloturistak gonbidatu ditu Lopez saio horretara: Bibiano Arbelaitz, Joxean Mitelena eta Xabier Izagirre.
Saioak 13:15ean izango dira, FM107an, eta 20:30ean errepikatuko dituzte.