
Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak antolatuta, berriz ere Pegatina eta Hitz goxoen lehiaketetan parte hartzeko aukera dago. Beste behin euskararen erabileraz ohartarazi eta berau bultzatzeko helburuarekin antolatu dituzte bi lehiaketak. Pegatina lehiaketan parte hartzeko baldintza batzuk bete beharko dira. Neurriari dagokionez, bi motako pegatinak aurkeztu ahal izango dira. Pegatina laukizuzenek 10×8 zentimetroko neurria izan beharko dute, eta borobilek, berriz, 10 zentimetroko diametroa. Koloreari dagokionez, berriz, txuri-beltzean nahiz koloretan aurkeztu ahal izango da. Adin mugarik ez dago, beraz, edonork aurkeztu ahal izango du pegatina. Hala ere, gehienez hiru lan aurkeztu ahal izango dira. Gaiari dagokionez, euskararen erabileraz ohartaraztea izan beharko da kontuan hartu beharreko bakarra. Gainontzekoan, sormen gaitasunaren esku utzi dituzte antolatzaileek testu eta irudiaren aukeraketa eta uztarketa. Hori bai, Lau Haizetara elkartearen irudia eta izena eraman beharko ditu txertatuta. Lanak aurkezteko azken eguna uztailaren 10a izango da. Horiek Errenteria-Oreretako 181 posta kutxara bidali beharko dira. Epaimahaiak hurrengo egunean emango du bere erabakiaren berri. Pegatinak kartazal baten barruan joan beharko du. Kanpoaldean goitizen bat azaldu beharko da, eta barruan pegatinarekin batera beste kartazal zuri batek joan beharko du azalean goitizenarekin, eta barruan egilearen izen abizenak, helbidea eta telefono zenbakia dituena. Onenentzako bi sari izango dira. Lehenengo saria lortzen duenak 300 euro eramango [...]

Helburua lortzeko gertu egonagatik, herritarrak parte hartzera deitu ditu Bonantza Auzo Elkarteak. Konturatzerako zazpi urte igaro dira Bonantza Auzo Elkartearen ekimenez sanjuandarrek urtero puntetako hondartza garbitzeko biltzea erabaki zutenetik. Udaren atarian, puntetan bildu eta palak eskuan hondartza garbitzen dute herritarrek, auzolanean, festa giroan… Harriak jaso, zaborra bildu, plastikoak atera… Zazpi urte ez dira alferrik igaro. Puntetako eremua herritarren aisialdirako esparru gisa berreskuratzea izan da helburua hasieratik, eta urte hauetan guztietan ereindakoak eman du fruitua. «Gauzak ez dira guk nahi bezain azkar mugitu, baina poliki bada ere, urratsak egin dira azken hilabete hauetan, eta benetan uste dugu atzera bueltarik ez duen egoera gaudela», dio Bonantza Auzo Elkarteak prentsa oharrean. 2009an sinatu zuten Udalak eta Diputazioak lankidetza hitzarmena Alabortza herritarren erabilerarako prestatzeko helburuz, eta aurten, herritarren ekarpenak jaso eta gero proiektua idatziko duen enpresa aukeratu du Udalak. Urpean igeri egiten ikasteko aukera Proiektua gauzatzeko bidean dago, baina gauzatu bitartean deialdiari eutsiko dio Bonantza Auzo Elkarteak. «Berretsi nahi dugu 2012ko uda sasoirako bere onera ekarritako Alabortza ikusteko konfiantza osoa daukagula», diote ziurtasunez. 10:30ean bilduko dira Puntetan, eta hondartza eta ingurua garbitu eta gero, bazkaria, jokoak eta festa izango dira Puntetan. Hala nahi duten haurrek urpean igeri egiten ikasteko aukera izango dutela iragarri dute [...]

Ez dira gutxi San Juanek historian zehar eskuratutako Kontxako Banderak eta aurten garaipen horiek gogoratzeko aitzakia ezin hobea dute arrosek. 50 urte bete dira 1961. urteko bandera irabazi zutenetik, eta 25 urte 1986. urtekoa eskuratu zutela. Horiek guztiak gogora ekarri eta ospatzeko jai eguna antolatu du San Juanek hilaren 25erako, egun horretan Donibanen Emakumeen Ligako lehen estropada jokatuko dela baliatuz. Estropada 17:00etan hasiko da, baina aurretik, 14:30ean, bazkaria egingo dute Kontxako Bandera horiek irabazi zuten arraunlariekin. Estropadako garaikurrak banatuta, arrantzaleen kofradian argazki erakusketa inauguratuko dute, 1980-1990 hamarkadari buruzkoak. Argazkiez gain, bideoak ere ikusteko aukera izango da. 19:30ean omenduko dituzte 1961 eta 1986 urteetan Kontxa irabazi zuten arraunlariek eta ondoren afari merienda izango da, guztiak, noski, musikarekin alaituta.

Errenteria, Pasaia eta Irun. Hiru udalak saritu ditu aurten Atzegik, adimen urritasuna duten pertsonen alde egindako lanarengatik. Azken hilabetetan aipatu udalek praktiketako lan hitzarmenak egin dizkiete adimen urritasuna duten hainbat lagunei, eta h...

Urdaburuko mendizaleak Xoxokatik Aranora joango dira asteburu honetan. Bidean, Adarra, Unamuno eta Leuneta mendietatik pasatuko dira, eta guztira, sei orduko zeharkaldia egingo dute. Donostian, Kursaaleko atetik aterako dira etzi, 08:00etan. Izena emat...

Maratoi modalitateko Espainiako piragua txapelketa izan da orain gutxi eta Pasaia Kayak taldeko piraguistek oso emaitza onak lortu zituzten. Begoña Lazkanok irabazi zuen proba Gazteen Mailan, eta honenbestez uztailean Frantzian jokatuko den Europako t...

Pasaiatik hiru miliatara arrantzan zebilen lagun bar artatu behar izan zuten herenegun San pedron. Belaontziak su hartu zuen eta erredura larriak eragin zizkioten sugarrek.

Trintxerpeko erretiratuen egoitzan bilduko dira bihar, 11:30etik aurrera Frantziako pentsioak jasotzen dituzten marinel erretiratuak. Bilera eta gero bazkaria izango dute. Interesdunek 943 39 46 66 telefono zenbakira dei dezakete bileraren gaineko info...

Piedadea Emakume Taldeak ikasturtean zehar landutako margolanekin erakusketa zabalduko du hilaren 22an, 23an eta 24ean, sanjoanekin bat eginez. Donibane kaleko 58. zenbakian jarriko dute olioen erakusketa eta hiru egunetan 17:30etik 19:30era bisitatu a...

Mendinen oinezkoentzako pasabidea eta semaforoa jarri ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, Udalak eskatuta. Errepide hori Aldundiaren eskumenekoa da. Udalak espaloiak beheratu ditu oinezko pasabidearen bi aldeetan eta ingurua hobeto argiztatuko du. Era bere...

Alkartasuna eta Ondarra elkarteek antolatutako Joakin Etxeberria pala oroitaldia aurrera doa, eta etzi, dagoeneko, finalak jokatuko dituzte. Lehiak 10:30ean hasiko dira, eta Fanderiako pilotalekuan ikusteko aukera izango da. Guztira, lau partida izango...

Sendotzen ari den ekitaldia da aurten zazpigarrenez egingo duten Gazte Eguna. Egun oso batez, gazteei begirako egitaraua prestatzen dute herriko hainbat gaztek, eta aurten ere ez du hutsik egingo egun horrek. Uztailaren 2an, beraz, hitzordua daukate herriko gazteek Foru plazan, Gazteak elkartuz kateak apurtu leloari erantzunez. Hala ere, Gazte Eguna ez da uztailaren 2ra bakarrik mugatu. Aurretik, hilaren 25ean (larunbata) futbito txapelketa izango da. Migel Irastorza plazan elkartuko dira talde guztiak, eta egun osoan zehar futbol partidak jokatuko dituzte. Parte hartzeko asmoa duen koadrila bakoitza zazpi kidekoa izan beharko du gutxienez, eta talde bakoitzak 20 euro jarri beharko ditu. Izena emateko Gailur, Landare edo gaztetxetik pasatu beharko da. Onena den taldeari hamabi sagardo botilako kaxa oparituko diete. Bazkaria eta kontzertuak Egun handia, berriz, handik astebetera izango da. Goizean goiz hasiko dira ekitaldiekin, Foru plazan. Hasiera, taldeka elkartuko dira gazteei kezkatzen dieten gaiak atzeman eta horiei buruz hitz egin eta eztabaidatzeko. Segidan, berriz, atera dituzten ondorioak ezagutaraziko dituzte. Bazkaldu aurretik Ibon Zabalari omenaldia egingo diote urtero moduan. 1995eko Gazte Egunean hil zen herritarra, eta azken urteetan bere omenez antolatzen dute gazteen jaialdia. Ondoren, tripa bete ahal izango dute 200 gaztek. Bazkarirako txartelak 10 euroren truke lortu ahal izango dira Landare, Gailur, [...]

Lezoko Jai Batzordea bihar arratsaldean bilduko da Donibane kaleko Kultura aretoan. 19:30etik aurrera egingo dute bilera Jai Batzordea osatzen duten gizarte eragileek eta erakundeek. Bertan, pasatu berri diren mendekosteen balantzea egingo dute parte h...

Antolatzailea: Txingudi Tenis Kluba. Txapelketa hilaren 13tik ospatu da.

Bihar arratsaldean Imanol Artola Oroitaldiaren zozketa egingo dute Tiñelun, 19:30etik aurrera. Izan ere, larunbatean hasiko da 24 ordu irauten dituen futbito txapelketa. Arratsaldeko zozketan talde bakoitzak noren kontra eta noiz jokatu behar duen zeh...

Ereintza eskubaloi taldeak denboraldi bukaerako festa antolatu du larunbaterako. 12:00etan hasiko dute eguna, adierazpen bat irakurriz. Horrekin batera, maila guztietan jokatu duten taldeak aurkeztuko dituzte. Ondoren, Xabier Barcena urteetan jokalari ...