Pegatina eta hitz goxoen lehiaketan parte hartu daiteke
Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak antolatuta, berriz ere Pegatina eta Hitz goxoen lehiaketetan parte hartzeko aukera dago. Beste behin euskararen erabileraz ohartarazi eta berau bultzatzeko helburuarekin antolatu dituzte bi lehiaketak. Pegatina lehiaketan parte hartzeko baldintza batzuk bete beharko dira. Neurriari dagokionez, bi motako pegatinak aurkeztu ahal izango dira. Pegatina laukizuzenek 10×8 zentimetroko neurria izan beharko dute, eta borobilek, berriz, 10 zentimetroko diametroa. Koloreari dagokionez, berriz, txuri-beltzean nahiz koloretan aurkeztu ahal izango da. Adin mugarik ez dago, beraz, edonork aurkeztu ahal izango du pegatina. Hala ere, gehienez hiru lan aurkeztu ahal izango dira. Gaiari dagokionez, euskararen erabileraz ohartaraztea izan beharko da kontuan hartu beharreko bakarra. Gainontzekoan, sormen gaitasunaren esku utzi dituzte antolatzaileek testu eta irudiaren aukeraketa eta uztarketa. Hori bai, Lau Haizetara elkartearen irudia eta izena eraman beharko ditu txertatuta. Lanak aurkezteko azken eguna uztailaren 10a izango da. Horiek Errenteria-Oreretako 181 posta kutxara bidali beharko dira. Epaimahaiak hurrengo egunean emango du bere erabakiaren berri. Pegatinak kartazal baten barruan joan beharko du. Kanpoaldean goitizen bat azaldu beharko da, eta barruan pegatinarekin batera beste kartazal zuri batek joan beharko du azalean goitizenarekin, eta barruan egilearen izen abizenak, helbidea eta telefono zenbakia dituena. Onenentzako bi sari izango dira. Lehenengo saria lortzen duenak 300 euro eramango [...]
Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak antolatuta, berriz ere Pegatina eta Hitz goxoen lehiaketetan parte hartzeko aukera dago. Beste behin euskararen erabileraz ohartarazi eta berau bultzatzeko helburuarekin antolatu dituzte bi lehiaketak.
Pegatina lehiaketan parte hartzeko baldintza batzuk bete beharko dira. Neurriari dagokionez, bi motako pegatinak aurkeztu ahal izango dira. Pegatina laukizuzenek 10×8 zentimetroko neurria izan beharko dute, eta borobilek, berriz, 10 zentimetroko diametroa. Koloreari dagokionez, berriz, txuri-beltzean nahiz koloretan aurkeztu ahal izango da. Adin mugarik ez dago, beraz, edonork aurkeztu ahal izango du pegatina. Hala ere, gehienez hiru lan aurkeztu ahal izango dira.
Gaiari dagokionez, euskararen erabileraz ohartaraztea izan beharko da kontuan hartu beharreko bakarra. Gainontzekoan, sormen gaitasunaren esku utzi dituzte antolatzaileek testu eta irudiaren aukeraketa eta uztarketa. Hori bai, Lau Haizetara elkartearen irudia eta izena eraman beharko ditu txertatuta.
Lanak aurkezteko azken eguna uztailaren 10a izango da. Horiek Errenteria-Oreretako 181 posta kutxara bidali beharko dira. Epaimahaiak hurrengo egunean emango du bere erabakiaren berri. Pegatinak kartazal baten barruan joan beharko du. Kanpoaldean goitizen bat azaldu beharko da, eta barruan pegatinarekin batera beste kartazal zuri batek joan beharko du azalean goitizenarekin, eta barruan egilearen izen abizenak, helbidea eta telefono zenbakia dituena.
Onenentzako bi sari izango dira. Lehenengo saria lortzen duenak 300 euro eramango ditu, eta bestea, berriz, akzesita izango da, 100 eurokoa.
Hitz goxoen lehiaketa
Beste lehiaketan parte hartzeko, hitz goxoenean, Paraiso, Gailur, Sindikato, Arkaitza eta Landare tabernetan dauden kutxatxoetara gerturatu besterik ez da egin behar. Han orri batzuk izango dira, eta bietan idatzi beharko da esaldia, bata kutxan sartu beharko da, eta bestea norberak gorde beharko du.
Uztailaren 19an jakinaraziko dute nork irabazi duen, eta hamar esaldi onenak madalenetan jarriko dituzte herriko hormetan. Irabazleak, bestalde, bi pertsonentzako afaria lortuko du Gaztelu ostatuan.

