Igandean izango dira Joakin Etxeberria Pala Oroitaldiko finalak
Alkartasuna eta Ondarra elkarteek antolatutako Joakin Etxeberria pala oroitaldia aurrera doa, eta etzi, dagoeneko, finalak jokatuko dituzte. Lehiak 10:30ean hasiko dira, eta Fanderiako pilotalekuan ikusteko aukera izango da. Guztira, lau partida izango...
Alkartasuna eta Ondarra elkarteek antolatutako Joakin Etxeberria pala oroitaldia aurrera doa, eta etzi, dagoeneko, finalak jokatuko dituzte. Lehiak 10:30ean hasiko dira, eta Fanderiako pilotalekuan ikusteko aukera izango da.
Guztira, lau partida izango dira jokoan. Lehenengo partida Benjamin Mailakoa izango da, eta Mujika-Aranburu eta Alberdi-Galarraga bikoteak egongo dira aurrez aurrez.
Bigarrena, berriz, Alebin Mailako Salaberria-Zubizarreta eta Alberdi-Egiguren bikoteek jokatu beharko dute.
Hirugarren lehia Haur Mailakoa izango da, eta Egiguren-Urdanpilleta eta Errandonea-Martinez bikoteek neurtuko dituzte indarrak.
Laugarren lehia, azkenik, Kadete Mailakoa izango da, eta Mujika-Iruretagoienak eta Ormazabal-Erasun bikotearen kontra jokatu beharko du.
Pala oroitaldiko antolatzaileak diren Alkartasuna eta Ondarra elkartetik maila txikienen finaletara joatera animatu dituzte herritar guztiak.

