2011/6

Hirak kontzertua emango du igandean San Markon

Igandean Hira taldeak kontzertua emango San Marko gotorlekuan. 18:30ean hasiko da, eta doakoa izango da. Delay laugarren diskoa atera du Oiartzunen sortutako taldeak. 2006an atera zuen azken lana Sic, eta aldaketa batzuk egin ostean, heldutasuneranzko ...

admin

Zuberoako giroa nagusituko da larunbatean Antxoko kaleetan, Zazpiak Bat Egunean

Zuberoa eta Oarsoaldearen arteko harremana sendotzea. Xede horrekin sortu zen Zazpiak Bat Harreman Sarea, eta helburu berberari begira hainbat ekimen jarri dituzte abian ekimenaren bultzatzaileek, tartean, larunbatean Antxon ospatuko den Zazpiak Bat Eg...

admin

‘Memoria Zulatua’ pintura erakusketa Xenpelarren

Atzo inauguratu zuten Idoia Beratarbideren Memoria Zulatua pintura erakusketa Xenpelar Etxean. “Norberaren memoria aurreko belaunaldien memoriarekin osatzen da, horregatik memoria zulatua da beti gurea”, adierazi du egileak berak. Gaineratu...

admin

Euskara ikasleek diru-laguntza eska dezakete Udalean

Ikasturte honetan herriko euskaltegi homologatuan euskara ikasle izan diren oiartzuarrek Udalaren diru-laguntza jaso ahal izango dute. Dagoeneko eskaera egiteko epea irekita dago (uztailaren 1a arte). Oiartzuar guztiek jaso dezakete matrikularen %50a, ...

admin

Elkartasun pintxoak

II. Pinxo Txapelketa

admin

Merkataritzarako diru laguntzei buruzko hitzaldia

Merkataritzaren Dinamizaziorako Bulegoak jardunaldi bat antolatu du Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak merkataritzari zuzendutako diru laguntzen berri emateko. Bilera hori etzi izango da, 15:00etan, Reina aretoa...

admin

Agenda: XXXV. Haurren jaurti arrantzako txapelketa

Antolatzailea: Bidasoko Ehiztarien eta Arrantzaleen Elkartea.

admin

Ainara Lasa Perez: “Barne tentsio, pultsio, poz, kezka eta emozioen harilkatzea da”

Ainara Lasa Perezek (Oiartzun, 1975) errezitaldi musikatu batekin inauguratuko du bihar Hariketak. Lotzea askatzea denean erakusketa, udaletxean. Zer biltzen du erakusketak? Zer esan nahi du eta jendeak zer ikusiko du? Erakusketak hamazazpi lan biltzen ditu. Hariekin jositako erradiografiak argi kutxetan erakusten dituen lan sorta izango da ikusiko dutena. Lan horrekin, nigan bizi diren munduen kontakizuna egin nahi izan dut; barne tentsio, pultsio, poz, kezka eta emozioen harilkatzea da Hariketak. Hori guztia emozioen territorioa den gorputzean kokatuta, gorputzaren barrualdeko argazkien bidez, erradiografien bidez. Harien bidez barrua lotuz bizipenak ulertu, sendatu eta ibiltzen jarraitzeko ariketa da. Lotuz, askatzekoa. Lehen aldiz jarriko duzu erakusketa Oiartzunen, zure herrian. Zuretzako berezia da, ezta? Berezia da, zentzu askotan zirkuluak ixten ari diren sentsazioa dudalako. Bidaia luze bat egin ondoren etxera itzultzen ari naizen sentsazioa dudalako; etxera, nire baitara, eta etxera jaioterrira. Aurkezpena ere berezia izango da. Erakusketa errezitaldi musikatu batekin inauguratuko duzu. Xabi Strubellek eta zuk eskainiko duzue saioa. Zergatik errezitaldi musikatu bat? Lan honen sortze prozesuan testuek ere garrantzia handia izan dute eta poema eta testu labur sortatxo bat idatzia dut. Erakusketaren elementu bat gehiago dira testuak eta lanari testuingurua jartzeko balio dutenak. Interpretazio, gustu eta ezagutza artistikoetatik harago, kontatu nahi nuena ahalik eta zehatzen [...]

admin

Errenkoaldeko zozketak baditu saridunak

Errenkoaldeko 500 euroko hamar erosketa txartelek badauzkate jabeak, zehazki, azpiko zerrendan agertzen diren zenbakiren bat daukatenak. Errenkoaldetik gogorarazi dute ekainaren 30a baino lehen gastatu behar direla erosketa txartelak. 43.607 15.818 26...

admin

Agenda: Top 12 San Martzial mahai tenis txapelketa

Antolatzailea: Leka Enea Mahai-Tenisa.

admin

Gaintxurizketako nekazal lurren aldeko mendi martxa egingo dute larunbatean

Gaintxurizketako nekazal lurren aldeko mendi martxa egingo dute larunbat goizean. Lurraldeko Zatikako Planaren (LZP) Kontrako Kaltetuen Asanbladak antolatu du ibilaldia, eta 10:00etan irtengo dira Gurutze Santuaren plazatik. Asanbleak salatu duenez, Gaintxurizketan egin nahi duten plataforma logistikoak 180 hektarea okupatuko lituzke. Gaineratu dutenez, “Etorlur enpresa publikoa egiten ari den inbentarioaren arabera, etxe hauek eraitsi nahi dituzte: Errekaldezar, Santo Kristo, Abendaño, Abendaño berri, Itsuebekoa, Itsuerdikoa, Itsuegoikoa, Granada eta Granada berri. Guztira, 22 etxebizitza”. Horrez gain, Errikoetxea [bi etxebizitza ditu], Martaetxea eta Bakarraztegi [launa etxebizitza] plataforma logistikoaren barruan geratuko lirateke, “errepide, trenbide eta loturengatik kaltetuak izango lirateke”. Errekak lurrazpian Etxebizitzek bakarrik ez, Gaintxurizketako errekek ere kalteak izango lituztketeela salatu dute asanbleakoek. Horrela, LZP onartuz gero, Bakarraztegi, Patxilaborda, Arriaundi eta Apaiziartzeko errekak lurpean geratzeko “arriskua” dagoela esan dute asanbleakoek. “Itsueko aztarnategi arkeologikoa ere suntsituko luke plataforma logistikoak, baita babes berezia behar duten haitzaldiek ere”, azaldu du LZPren Kontrako Kaltetuen Asanbladak. Ondorioztatu dutenez, plataforma logistikoak Gaintxurizketan “kalte itzulezin eta konponezinak” sortuko lituzke “natur baliabideetan, eremu sentsibleetan, kulturan, paisaian, gizakien osasunean eta nekazal ekoizpenean”. Jakinarazi dutenez, hil honetan eta datorrenean, Servatas enpresakoek horren guztiaren balorazio ekonomikoa egingo du. Horregatik guztiagatik, LZPren kontrako eta Gaintxurizketako nekazal eremuen aldeko mendi martxan parte hartzeko gonbitea luzatu du asanbleak. 13:30ean [...]

admin

Lopez eta Errandonearen harreran deliturik izan zen ikertzen ari dira

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du. Estanis Lopez eta Ander Errandonea Ordoxelai maiatzaren 10ean herrira iritsi zirenean, herritarrek harrera egin zieten, eta deliturik badagoen aztertzen ari da, ongi etorria ote zen, alegia. Herrizaingo Saileko arduradu...

admin

Ikasturte bukaerako festak, ostiralean, ludoteketan

Etzi 17:30etik 19:30etara ikasturte bukaerako festak ospatuko dituzte Antxoko, Donibaneko, eta San Pedro eta Trintxerpeko ludoteketan. Jolasak, tailerra, eta askariak izango dira hurbiltzen diren haur guztientzat.

admin

Nafarroara irteera Trintxer Mendi Taldearekin

Ega Ibaia Arroaren barruko irteera antolatu du Trintxer Mendi Taldeak iganderako. 22 kilometroko La poblacion-Nazar etapa osatuko dute. Interesdunek Trintxerpeko Sonesa kirolak dendan eman dezakete izena edota 943 390 721 telefono zenbakira deitu

admin

Musika afrikarra, ostiralean, Puntetako kantinan

Rakotu izeneko musikariak kontzertua emango du ostiralean, 21:30etik aurrera, Donibaneko Puntetako kantinan. Madagaskarreko da Rakotu eta musika afrikarra interpretatzen du.

admin

Xenpelar tailerrekoen lanak Merkatuzarren

Arte plastikoetako Xenpelar Udal Tailerreko ikasleek egindako lanak Merkatuzarren jarri dituzte. Dagoeneko zabalik da erakusketa, eta hilaren 24ra arte ikusi ahal izango da arratsaldez, 17:30etik 20:30era arte.

admin

Pedal eguna ospatuko dute igandean Irunen

Antolatzailea: San Martzial Zikloturismo Elkartea

admin

Ainara Lasa Perezek ‘Hariketak. Lotzea askatzea denean’ aurkeztuko du bihar

Ainara Lasa Perez herritarrak Hariketak. Lotzea askatzea denean erakusketa bihar inauguratuko du. Uztailaren 7a bitartean egongo da udaletxeko areto nagusian, Kultura Sailaren ekimenez. Astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20...

admin
Gehiago