Futbito txapelketarekin hasiko dira aurtengo Gazte Eguneko ekitaldiak
Sendotzen ari den ekitaldia da aurten zazpigarrenez egingo duten Gazte Eguna. Egun oso batez, gazteei begirako egitaraua prestatzen dute herriko hainbat gaztek, eta aurten ere ez du hutsik egingo egun horrek. Uztailaren 2an, beraz, hitzordua daukate herriko gazteek Foru plazan, Gazteak elkartuz kateak apurtu leloari erantzunez. Hala ere, Gazte Eguna ez da uztailaren 2ra bakarrik mugatu. Aurretik, hilaren 25ean (larunbata) futbito txapelketa izango da. Migel Irastorza plazan elkartuko dira talde guztiak, eta egun osoan zehar futbol partidak jokatuko dituzte. Parte hartzeko asmoa duen koadrila bakoitza zazpi kidekoa izan beharko du gutxienez, eta talde bakoitzak 20 euro jarri beharko ditu. Izena emateko Gailur, Landare edo gaztetxetik pasatu beharko da. Onena den taldeari hamabi sagardo botilako kaxa oparituko diete. Bazkaria eta kontzertuak Egun handia, berriz, handik astebetera izango da. Goizean goiz hasiko dira ekitaldiekin, Foru plazan. Hasiera, taldeka elkartuko dira gazteei kezkatzen dieten gaiak atzeman eta horiei buruz hitz egin eta eztabaidatzeko. Segidan, berriz, atera dituzten ondorioak ezagutaraziko dituzte. Bazkaldu aurretik Ibon Zabalari omenaldia egingo diote urtero moduan. 1995eko Gazte Egunean hil zen herritarra, eta azken urteetan bere omenez antolatzen dute gazteen jaialdia. Ondoren, tripa bete ahal izango dute 200 gaztek. Bazkarirako txartelak 10 euroren truke lortu ahal izango dira Landare, Gailur, [...]
Sendotzen ari den ekitaldia da aurten zazpigarrenez egingo duten Gazte Eguna. Egun oso batez, gazteei begirako egitaraua prestatzen dute herriko hainbat gaztek, eta aurten ere ez du hutsik egingo egun horrek. Uztailaren 2an, beraz, hitzordua daukate herriko gazteek Foru plazan, Gazteak elkartuz kateak apurtu leloari erantzunez.
Hala ere, Gazte Eguna ez da uztailaren 2ra bakarrik mugatu. Aurretik, hilaren 25ean (larunbata) futbito txapelketa izango da. Migel Irastorza plazan elkartuko dira talde guztiak, eta egun osoan zehar futbol partidak jokatuko dituzte.
Parte hartzeko asmoa duen koadrila bakoitza zazpi kidekoa izan beharko du gutxienez, eta talde bakoitzak 20 euro jarri beharko ditu. Izena emateko Gailur, Landare edo gaztetxetik pasatu beharko da. Onena den taldeari hamabi sagardo botilako kaxa oparituko diete.
Bazkaria eta kontzertuak
Egun handia, berriz, handik astebetera izango da. Goizean goiz hasiko dira ekitaldiekin, Foru plazan. Hasiera, taldeka elkartuko dira gazteei kezkatzen dieten gaiak atzeman eta horiei buruz hitz egin eta eztabaidatzeko. Segidan, berriz, atera dituzten ondorioak ezagutaraziko dituzte.
Bazkaldu aurretik Ibon Zabalari omenaldia egingo diote urtero moduan. 1995eko Gazte Egunean hil zen herritarra, eta azken urteetan bere omenez antolatzen dute gazteen jaialdia. Ondoren, tripa bete ahal izango dute 200 gaztek. Bazkarirako txartelak 10 euroren truke lortu ahal izango dira Landare, Gailur, Sindikato eta Arkaitzan.
Bazkal ostean, berriz, poteoari ekingo diote, baina ez da ohiko poteoa izango, poteoa eta atxurraren bila baizik. Alegia, hainbat jolas eginez joango dira gazteak tabernaz taberna.
Eguzkia sartzearekin batera musikari egingo diote tartea. Aurreko ekintza guztiak bezala Foru plazan izango dira kontzertuak, eta herriko talde batek eta Revolutionary brothers taldeak parte hartuko dute.
Antolatzaileek herriko gazte guztiei egin diete deialdia parte hartzeko bai hilaren 25eko futbito txapelketan, eta baita uztailaren 2an egingo diren ekitaldi guztietan ere.

