Imanol Artola Oroitaldiaren zozketa, bihar

Bihar arratsaldean Imanol Artola Oroitaldiaren zozketa egingo dute Tiñelun, 19:30etik aurrera. Izan ere, larunbatean hasiko da 24 ordu irauten dituen futbito txapelketa. Arratsaldeko zozketan talde bakoitzak noren kontra eta noiz jokatu behar duen zeh...

Bihar arratsaldean Imanol Artola Oroitaldiaren zozketa egingo dute Tiñelun, 19:30etik aurrera. Izan ere, larunbatean hasiko da 24 ordu irauten dituen futbito txapelketa. Arratsaldeko zozketan talde bakoitzak noren kontra eta noiz jokatu behar duen zehaztuko dute.

Larunbatean 12:00etan hasiko da oroitaldiaren XXI. ekitaldia. Bekoerrotan etengabe jokatuko dituzte partidak, gutxi gorabehera igandeko 14:00ak arte. Orduan bukatuko da finala eta sari banaketari ekingo diote. Irabazleak garaikurra eta afaria lortuko du. Bigarrenak, garaikurraz gain, afaria lortuko dute. Hirugarren gelditzen diren bi taldeek (ez dute euren arteko partidarik jokatuko), garaikurraz gain, arkumea ere jasoko dute.
Taldeentzako sariez gain, jokalarientzako direnak ere emango dituzte, hala nola, goleatzaile onenari.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.