1961 eta 1986. urteetan Kontxako bandera irabazi zuten arraunlariak omenduko ditu San Juanek
Ez dira gutxi San Juanek historian zehar eskuratutako Kontxako Banderak eta aurten garaipen horiek gogoratzeko aitzakia ezin hobea dute arrosek. 50 urte bete dira 1961. urteko bandera irabazi zutenetik, eta 25 urte 1986. urtekoa eskuratu zutela. Horiek guztiak gogora ekarri eta ospatzeko jai eguna antolatu du San Juanek hilaren 25erako, egun horretan Donibanen Emakumeen Ligako lehen estropada jokatuko dela baliatuz. Estropada 17:00etan hasiko da, baina aurretik, 14:30ean, bazkaria egingo dute Kontxako Bandera horiek irabazi zuten arraunlariekin. Estropadako garaikurrak banatuta, arrantzaleen kofradian argazki erakusketa inauguratuko dute, 1980-1990 hamarkadari buruzkoak. Argazkiez gain, bideoak ere ikusteko aukera izango da. 19:30ean omenduko dituzte 1961 eta 1986 urteetan Kontxa irabazi zuten arraunlariek eta ondoren afari merienda izango da, guztiak, noski, musikarekin alaituta.