Jai Batzordeak bilera egingo du bihar arratsaldean

Lezoko Jai Batzordea bihar arratsaldean bilduko da Donibane kaleko Kultura aretoan. 19:30etik aurrera egingo dute bilera Jai Batzordea osatzen duten gizarte eragileek eta erakundeek. Bertan, pasatu berri diren mendekosteen balantzea egingo dute parte h...

Lezoko Jai Batzordea bihar arratsaldean bilduko da Donibane kaleko Kultura aretoan.
19:30etik aurrera egingo dute bilera Jai Batzordea osatzen duten gizarte eragileek eta erakundeek.
Bertan, pasatu berri diren mendekosteen balantzea egingo dute parte hartzen dutenek. Halaber, iraileko jaiak prestatzen hasiko dira. Horrela, santakrutzen egitaraua osatuko dute. Hilaren 3an itxi zuten proposamenak egiteko epea.
Diru laguntzak
Horrez gain, gonbidatuta dauden eragileei helarazi dieten moduan, diru laguntzak eskatzeko orria banatuko diete. Hala ere, santakrutzetako diru laguntza eskatu ez duenak soilik bete behar du orri hori.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.