2011/6/14

Danborradan parte hartzeko deialdia

Danborradan parte hartzeko deia luzatu du arditurri elkarteak

admin

Eskolaz kanpoko ekintzen jaialdia Gamonen

Cristobal Gamon ikastetxean eskolaz kanpoko ekintzen jaia prestatu dute biharko. Hala nola, sevillanak, gym jazz, soinketa erritmikoa eta euskal dantza ikusteko aukera izango da 16:45ean ikastetxeko gimnasioan.

admin

Laugarren eta hirugarren sailkatu da Hondarribia lehen bi estropadetan

TKE liga aurkeztu dute, baina liga hasi baino lehen azken estropada egin zuten larunbatean Santanderren. Lehia gogorra izan zen eta Hondarribiak hirugarren postua eskuratu zuen. Urdaibai iritsi zen lehen postuan, San Juan bigarren, Hondarribia hirugarr...

admin

Kontzertu pedagogikoak, Elizalden

Elizalde Herri Eskolan kontzertu pedagogikoak egin zituzten pasa den astean, Ibargain Musika Eskolaren laguntzarekin. “Musikaz gozatzeko helburuarekin antolatu ditugu Elizalde Herri Eskolan Kontzertu Pedagogikoak, Ibargain musika eskolaren eskutik”, azaldu du Arantza Elorza ikastetxeko zuzendariak. Zehazki, lau kontzertu antolatu zituzten, eta guztiak pasa den asteartean izan ziren, hilaren 7an. Guztiak batera, 11:00etatik aurrera: biolina eta pianoa, tronpeta eta akordeoia, gitarra eta biolontxeloa, eta klarinetea eta teklatua. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiei eskaini zizkieten kontzertu bana Ibargaineko ikasleek. Ikastetxetik jakinarazi dutenez, oso gustura aritu ziren musikariak eta entzuleak. Kontzertuek iraun zuten bitartean eskolan entzuten zen bakarra instrumentuen doinua eta jotzaileen azalpenak izan zirela nabarmendu dute. Ikasleek, hasi 3 urtetatik eta 12 urte arte, “ez zuten txintik ere atera, kontzertuez gozatuz”. Saioak bukatu zituztenean, hamaiketakoa eskaini zieten musikari guztiei, “beren lana eskertzeko”. Ondoren, ikasleak “gustura asko itzuli ziren ohiko zereginetara, burua musikaz beteta”. Bi helburu Emanaldi pedagogiko horiekin, eskolak bi helburu bete nahi ditu: “Batetik, bertako ikasle instrumentu joleei bere lana eskolan plazaratzeko aukera ematea, eta bestetik, gainontzeko ikasleek mundu hori hurbiletik ezagutzea”. Heziketa prozesu integrala Ikasleen heziketa prozesua modu integralean ulertzen dute Elizalden: “Eta hala izanik, garrantzitsua da ikasleek orduz kanpo egiten dituzten jarduerak eskolan ere baloratzea, nahiz ikasketa hauek [...]

admin

Igandean egingo dute haur danborrada

Ibilbidea: Alberto Angera plaza, Lepanto kalea, Oiartzun kalea, Hondarribia kalea, Colon pasealekua; Txanaleta plaza, Colon pasealekua, Zabaltza plaza; Colon pasealekua, Fermin Calbeton kalea, Eskoleta kalea, Salis etorbidea, Santiago kalea, Junkal k...

admin

Sanjoanetan Gaztañora

Sorginkeriak gustuko dituztenek nahikoa akelarre izango dute asteburuan eta San Joan bezperan Gaztaño auzoan. Urtero legez, San Joan Jaiek ez dute hutsik egingo, eta auzo txikia izan arren, bertako jaiek handien inbidiarik ez dutela erakutsiko dute. Ostiralean hasiko dira jaiak Maritxuri ongi etorria eginez. Aurten, ordea, gonbidatuz aldatuko dute, eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots beharrean, magia egingo dute Txan Magoarekin. Lehen egun horretan bizkaitarrei keinu egingo diete, eta Gaztaño Bizkaia bihurtuko da egun batez, bizkaitar performancea eginez. “Prest izan Athleticeko kamisetak, Guggenheim, Eskegitako zubia, tximiniak eta bururatzen jatsuen guztia”, adierazi dute Jai Batzordetik. Kontzertuak ere jaien beste puntu indartsuenetako bat izango dira. Ostiralean eta larunbatean izango dira, gaztetxean bi egunetan. Lehen gauean, ATP, The Bobys, Gazte iraultza eta Never surrender taldeak ariko dira, eta bigarrenean, Skandalo publiko, Skandalue eta Egurra eta kitto. Larunbat gaua izango da San Juan bezperarekin batera egunik indartsuena. Egun horretarako afaria prestatu dute, eta Fermin Valencia bakarlariak eta 7etan lehenak taldeak girotuko dute otordua. Sarrerak 15 euroan lor daitezke ohiko tokietan. Hurrengo egunean ohitura bihurtu den Gaztañotik mundura, mundutik Gaztañora ekimena egingo dute atzerritarrekin. San Joan bezperan, berriz, akelarre bihurtuko da auzoa. Urteko gaurik motzena, seguru luzea izango dela Gaztañon. Egitaraua Hilak 17, ostirala 18:00. Txan [...]

admin

Mexikoko indioei buruzko argazkien erakusketa ireki du Angela Mejiasek

Angela Mejias argazkilariak Zapatisten altxamendu garaian Mexikon ateratako argakien erakusketa abiatu du Mendi Zolan kulturguneak. Hilaren 14tik uztailaren 2a arte ikus daiteke.

admin

Hernaniko boxeo gauean izango dira Paco Buenoko boxeolariak

Larunbat honetan Paco Buenoko boxeolariak Hernani Sutan 2011 boxeo gauean parte hartuko dute. Sarrerak dagoeneko salgai daude 10 euroan helduentzat eta 5 euroan umeentzat. Paco Bueno gimnasiotik pasatuz gero, lortu ahal izango dira.

admin

Erakusketa gela berria zabaldu dute San Markon

erakusketa gela berria zabaldu dute san markon

admin

Benito Rosek eskuratu du txapela Arditurrin

Larunbatean, Euskadiko Trialsin Txapelketarako baliagarria zen laugarren proba jokatu zuten Arditurrin. Elite Mailan Benito Ros nafarra nagusitu zen, bere trebetasuna erakutsi ondoren. Ekitaldi borobila egin zuen Rosek, eta ia penalizaziorik gabe bukatu zuen proba. Atzean geratu ziren Aitor Murua eta Andoni Asenjo, baina maila polita erakutsi zuten bi gazteek. Guztira, 33 gaztetxok eta gaztek hartu zuten parte proban. Joan den urtean bezala, Irungo taldea izan zen jendetsuena. Izan ere, Irunen sortu duten bizikleta talde bateko hamar gaztetxo izan ziren Arditurriko proban. Hala, Benjamin Mailak izan zituen partaide gehien. Behean ikus daiteke sailkapen osoa. Eskerrak Antolatzaileek nabarmendu dutenez, eguraldi oso polita egin zuen larunbatean, bai bizikletan gainean ibiltzeko, eta baita proba ikusteko ere: “Nahiko jende bildu zen txirrindulariak ikusteko eta ikuskizun aparta izan zuten”. Bestalde, eskerrak eman dituzte antolatzaileek: “Eskertu behar ditugu, lehenik, Oiartzungo Udala, laguntza guztiagatik, eta baita proba antolatzen eta burutzen laguntzen diguten senideak, lagunak eta abar. Halako probarik ezingo genuke egin horien guztien laguntzarik gabe”. Elite Maila Benito Ros. Aitor Murua. Andoni Asenjo. Helduen Maila Diego Garcia. Raul Ros. Raul Ferreras. Kadete Maila Gorka Susperregi. Julen Arjona. Iker Cuellar. Haur Maila Sergio Fernandez. Unai Zunzunegi. Alex Nuñez. Alebin Maila Julen Gomez. Ander Sierra Gaizka Cuellar. Benjamin Maila Haimar [...]

admin

9 urteko kartzela zigorra eskatu dute begirale bat jipoitzeagatik

Gipuzkoako Fiskaltzak 9 urteko kartzela zigorra eskatu du bi gazterentzat ustez Errenteriako harrera etxe bateko begirale bat jipoitzegatik. Bi gazte horiek ustez babespeko hainbat adingabekorekin batera jipoitu zuten begiralea. Fiskaltzak, gainera, 7....

admin

Agenda: 3×3 Saskibaloi torneoan Zabaltza plazan

Ekainaren 18tik 19ra: 11:00etatik 22:00etara, Zabaltza plazan, SASKIBALOIKO XV. 3X3 TORNEOA. Antolatzailea: Erroibide Saskibaloi Kluba.

admin

Agenda: Filatelia erakusketa Euskadiko Kutxan

Euskadiko Kutxako Erakusketa Aretoan, FILATELIA ERAKUSKETA, Bidasoko Filatelia Elkartearen eskutik. Ordutegia: astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era.

admin

‘Egurrezko domina’ Ander Elosegirentzat Europako Slalom Txapelketan

Maila bikaina erakutsi arren esku hutsik itzuli zen Ander Elosegi piraguista irundarra Seu Urgellen (Lleida, Herrialde Katalanak) ospatu den ur bizietako Europako Slalom Txapelketatik. Santiagotarrak taldeak hiru kirolari eraman zituen Seura: Ander Elosegi C1-ean aritzeko, eta Joan Crespo eta Jone Otaño K1-ean. Elosegik munduko kanoista onenen parean dagoela erakutsi zuen, Crespok behar ez zuenean huts egin zuen, eta Otaño urduri irten zen, eta ezin izan zuen lehen kanporaketa gainditu. Elosegik Europakoan azaldu duen maila mantenduz gero ez du inolako arazorik edukiko 2012 olinpiar jokoetan parte hartzeko. Irailean erabakiko da nortzuk doazen Londresera, Bratislavan (Txekiar Errepublika) 7tik 11ra egingo den Munduko Txapelketan. Osteguneko sailkatzean hoberena izan zen. Lehen itzulian ate bat gaizki hartu eta 52 segundoko zigorra ezarri zioten. Baina bigarren jeitsiera paregabea egin zuen irundarrak, akatsik gabe eta marka bikaina ezarriz (96,17). Finalerdietan ibilbide garbia egin zuen, oso erosoa. Arriskurik ez zuen hartu, baina halere hirugarren denborarik onena egin zuen (101,49). Eta finalean ere ez zen okerrago aritu Elosegi, baina edozein kirolarik lortu nahi ez duen postuan amaitu zuen, laugarrenean, brontzezko dominatik 99 ehunekora. Taldekako kanoako proban finalerako bosgarren sailkatu zen Elosegiren taldea, lau segunduko zigorrarekin (112,67). Finalean hobeto aritu zen hirukoa, akatsik gabe, baina ez zuten denbora ona egin [...]

admin
Gehiago