Batxillergoko Aparteko Saria lortu du Oiartzo ikastetxeko ikasle batek
Batxillergoko Aparteko Saria
Udane Loidi Oiartzo Batxillergoko Ikastolako ikasle oiartzuarrak Batxillergoko Aparteko Saria lortu du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako beste hamalau ikaslerekin batera. Bertara aurkezteko Batxillergoan 8,75etik gorako batez besteko nota eskatzen da, eta ondoren hainbat froga egin behar dituzte ikasleek. Kanadan egonaldia eta diru laguntza irabazi ditu Loidik .

