Kontzertu pedagogikoak, Elizalden
Elizalde Herri Eskolan kontzertu pedagogikoak egin zituzten pasa den astean, Ibargain Musika Eskolaren laguntzarekin. “Musikaz gozatzeko helburuarekin antolatu ditugu Elizalde Herri Eskolan Kontzertu Pedagogikoak, Ibargain musika eskolaren eskutik”, azaldu du Arantza Elorza ikastetxeko zuzendariak. Zehazki, lau kontzertu antolatu zituzten, eta guztiak pasa den asteartean izan ziren, hilaren 7an. Guztiak batera, 11:00etatik aurrera: biolina eta pianoa, tronpeta eta akordeoia, gitarra eta biolontxeloa, eta klarinetea eta teklatua. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiei eskaini zizkieten kontzertu bana Ibargaineko ikasleek. Ikastetxetik jakinarazi dutenez, oso gustura aritu ziren musikariak eta entzuleak. Kontzertuek iraun zuten bitartean eskolan entzuten zen bakarra instrumentuen doinua eta jotzaileen azalpenak izan zirela nabarmendu dute. Ikasleek, hasi 3 urtetatik eta 12 urte arte, “ez zuten txintik ere atera, kontzertuez gozatuz”. Saioak bukatu zituztenean, hamaiketakoa eskaini zieten musikari guztiei, “beren lana eskertzeko”. Ondoren, ikasleak “gustura asko itzuli ziren ohiko zereginetara, burua musikaz beteta”. Bi helburu Emanaldi pedagogiko horiekin, eskolak bi helburu bete nahi ditu: “Batetik, bertako ikasle instrumentu joleei bere lana eskolan plazaratzeko aukera ematea, eta bestetik, gainontzeko ikasleek mundu hori hurbiletik ezagutzea”. Heziketa prozesu integrala Ikasleen heziketa prozesua modu integralean ulertzen dute Elizalden: “Eta hala izanik, garrantzitsua da ikasleek orduz kanpo egiten dituzten jarduerak eskolan ere baloratzea, nahiz ikasketa hauek [...]

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleei lau kontzertu eskaini zizkieten Ibargaingo musikariek.
Elizalde Herri Eskolan kontzertu pedagogikoak egin zituzten pasa den astean, Ibargain Musika Eskolaren laguntzarekin. “Musikaz gozatzeko helburuarekin antolatu ditugu Elizalde Herri Eskolan Kontzertu Pedagogikoak, Ibargain musika eskolaren eskutik”, azaldu du Arantza Elorza ikastetxeko zuzendariak.
Zehazki, lau kontzertu antolatu zituzten, eta guztiak pasa den asteartean izan ziren, hilaren 7an. Guztiak batera, 11:00etatik aurrera: biolina eta pianoa, tronpeta eta akordeoia, gitarra eta biolontxeloa, eta klarinetea eta teklatua.
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiei eskaini zizkieten kontzertu bana Ibargaineko ikasleek.
Ikastetxetik jakinarazi dutenez, oso gustura aritu ziren musikariak eta entzuleak. Kontzertuek iraun zuten bitartean eskolan entzuten zen bakarra instrumentuen doinua eta jotzaileen azalpenak izan zirela nabarmendu dute. Ikasleek, hasi 3 urtetatik eta 12 urte arte, “ez zuten txintik ere atera, kontzertuez gozatuz”.
Saioak bukatu zituztenean, hamaiketakoa eskaini zieten musikari guztiei, “beren lana eskertzeko”. Ondoren, ikasleak “gustura asko itzuli ziren ohiko zereginetara, burua musikaz beteta”.
Bi helburu
Emanaldi pedagogiko horiekin, eskolak bi helburu bete nahi ditu: “Batetik, bertako ikasle instrumentu joleei bere lana eskolan plazaratzeko aukera ematea, eta bestetik, gainontzeko ikasleek mundu hori hurbiletik ezagutzea”.
Heziketa prozesu integrala
Ikasleen heziketa prozesua modu integralean ulertzen dute Elizalden: “Eta hala izanik, garrantzitsua da ikasleek orduz kanpo egiten dituzten jarduerak eskolan ere baloratzea, nahiz ikasketa hauek eskolaz kanpo egin”.

