Laugarren eta hirugarren sailkatu da Hondarribia lehen bi estropadetan
TKE liga aurkeztu dute, baina liga hasi baino lehen azken estropada egin zuten larunbatean Santanderren. Lehia gogorra izan zen eta Hondarribiak hirugarren postua eskuratu zuen. Urdaibai iritsi zen lehen postuan, San Juan bigarren, Hondarribia hirugarr...
TKE liga aurkeztu dute, baina liga hasi baino lehen azken estropada egin zuten larunbatean Santanderren. Lehia gogorra izan zen eta Hondarribiak hirugarren postua eskuratu zuen. Urdaibai iritsi zen lehen postuan, San Juan bigarren, Hondarribia hirugarren, San Pedro laugarren eta Orio bosgarren.
Horrela, bi estropada jokatu dituzte jada, eta lehenengoan laugarren postua eskuratu zuten, eta oraingoan hirugarrena. Ilusio handiarekin dabiltza hondarribiko arraunlariak eta hurrengo asteburuan hasiko dute liga Burdeosen.
Larunbat arratsaldean gainera, Lekeition Isuntzako III. Ikurriña jokatu zuten. Bertan, Ama Guadalupekoako B traineruak parte hartu zuen eta ARC ligan lehiakide zuzenak izango diren Orio B eta Getxoren aurretik iritsi ziren.
Aulki mugikorra
Igandean bukatzeko Orion Gipuzkoako aulki mugikorreko txapelketa jokatu zuten eta Hondarribiak urrezko 11 domina, zilarrezko 10 eta brontzezko 5 eskuratu zituen.

