Erakusketa gela berria zabaldu dute San Markon
erakusketa gela berria zabaldu dute san markon
Aldi Baterako Erakusketen Gela zabaldu dute San Markoko kultura eta jolas gunean. Erakusketa gela, Javier Brizuelaren Kanpo zaude lanarekin inauguratu dute. Artistak harria erabili du batez ere egurra eta metalarekin batera bere egituragatik pilotan jokatzea ezinezkoa egiten duten frontoien eskulturak egiteko garaian. Erakusketa irailaren 30a arte ikusi ahalko dira asteazkenetik igandera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

