Sanjoanetan Gaztañora

Sorginkeriak gustuko dituztenek nahikoa akelarre izango dute asteburuan eta San Joan bezperan Gaztaño auzoan. Urtero legez, San Joan Jaiek ez dute hutsik egingo, eta auzo txikia izan arren, bertako jaiek handien inbidiarik ez dutela erakutsiko dute. Ostiralean hasiko dira jaiak Maritxuri ongi etorria eginez. Aurten, ordea, gonbidatuz aldatuko dute, eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots beharrean, magia egingo dute Txan Magoarekin. Lehen egun horretan bizkaitarrei keinu egingo diete, eta Gaztaño Bizkaia bihurtuko da egun batez, bizkaitar performancea eginez. “Prest izan Athleticeko kamisetak, Guggenheim, Eskegitako zubia, tximiniak eta bururatzen jatsuen guztia”, adierazi dute Jai Batzordetik. Kontzertuak ere jaien beste puntu indartsuenetako bat izango dira. Ostiralean eta larunbatean izango dira, gaztetxean bi egunetan. Lehen gauean, ATP, The Bobys, Gazte iraultza eta Never surrender taldeak ariko dira, eta bigarrenean, Skandalo publiko, Skandalue eta Egurra eta kitto. Larunbat gaua izango da San Juan bezperarekin batera egunik indartsuena. Egun horretarako afaria prestatu dute, eta Fermin Valencia bakarlariak eta 7etan lehenak taldeak girotuko dute otordua. Sarrerak 15 euroan lor daitezke ohiko tokietan. Hurrengo egunean ohitura bihurtu den Gaztañotik mundura, mundutik Gaztañora ekimena egingo dute atzerritarrekin. San Joan bezperan, berriz, akelarre bihurtuko da auzoa. Urteko gaurik motzena, seguru luzea izango dela Gaztañon. Egitaraua Hilak 17, ostirala 18:00. Txan [...]

Sorginkeriak gustuko dituztenek nahikoa akelarre izango dute asteburuan eta San Joan bezperan Gaztaño auzoan. Urtero legez, San Joan Jaiek ez dute hutsik egingo, eta auzo txikia izan arren, bertako jaiek handien inbidiarik ez dutela erakutsiko dute.

Ostiralean hasiko dira jaiak Maritxuri ongi etorria eginez. Aurten, ordea, gonbidatuz aldatuko dute, eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots beharrean, magia egingo dute Txan Magoarekin.

Lehen egun horretan bizkaitarrei keinu egingo diete, eta Gaztaño Bizkaia bihurtuko da egun batez, bizkaitar performancea eginez. “Prest izan Athleticeko kamisetak, Guggenheim, Eskegitako zubia, tximiniak eta bururatzen jatsuen guztia”, adierazi dute Jai Batzordetik.

Kontzertuak ere jaien beste puntu indartsuenetako bat izango dira. Ostiralean eta larunbatean izango dira, gaztetxean bi egunetan. Lehen gauean, ATP, The Bobys, Gazte iraultza eta Never surrender taldeak ariko dira, eta bigarrenean, Skandalo publiko, Skandalue eta Egurra eta kitto.

Larunbat gaua izango da San Juan bezperarekin batera egunik indartsuena. Egun horretarako afaria prestatu dute, eta Fermin Valencia bakarlariak eta 7etan lehenak taldeak girotuko dute otordua. Sarrerak 15 euroan lor daitezke ohiko tokietan.

Hurrengo egunean ohitura bihurtu den Gaztañotik mundura, mundutik Gaztañora ekimena egingo dute atzerritarrekin.

San Joan bezperan, berriz, akelarre bihurtuko da auzoa. Urteko gaurik motzena, seguru luzea izango dela Gaztañon.

Egitaraua

Hilak 17, ostirala
18:00. Txan magoa eta buruhandiak.
Gero. Tortilla patata txapelketa eta ardo dastaketa.
Iluntzean. Bizkaitar performancea.
Ondoren. Txema disko ziztatzailea.
Gauean. Kontzertuak gaztetxean: ATP, The Bobys, Gazte iraultza, Never surrender.

Hilak 18, larunbata
16:00. Mus txapelketa.
17:00. Umeentzako jolasak.
21:00. Afari jaialdia, Fermin Valencia eta 7tan lehenak-ekin.
Segidan. DJ Bull.
Gauean. Kontzertuak gaztetxean: Skandalo publiko, Skandalue, Egurra eta Kitto.
Goizaldean. Baratzuri zopa jatea.

Hilak 19, igandea
12:00. Toka eta bote txapelketa.
Jarraian. Gazte izandakoak elkartearen bazkaria.
18:00. Mundutik Gaztañora eta Gaztañotik mundura.

Hilak 23, osteguna
18:00. Gorriti eta bere animaliak.
Segidan. Sardina erreak, txorizoa… txosnetan. Eta txosnetan sagardoa eta kalimotxoa de balde.
Arratsaldean zehar. Perkusioa.
Iluntzetik aurrera. Txalaparta, zezen suzkoa, eta bideoak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.