Mexikoko indioei buruzko argazkien erakusketa ireki du Angela Mejiasek

Angela Mejias argazkilariak Zapatisten altxamendu garaian Mexikon ateratako argakien erakusketa abiatu du Mendi Zolan kulturguneak. Hilaren 14tik uztailaren 2a arte ikus daiteke.

Anjela Mejias

Mejiasen argazki bat

Angela Mejias argazkilariak zapatisten altxamendu garaian Mexikon ateratako irudien erakusketa abiatu du Mendi Zolan kulturguneak. Hilaren 14tik uztailaren 2a arte ikus daiteke.

Angela Mejias Hendaiako argazkilaria 1994an Zapatisten altxamendua gertatu zenean abiatu zen Chiapaseko eskualdera. Algerian ikonografia-ikerlari moduan ikasitakoa baliatuz, Tarahumara mendilerroko fauna eta flora ikertzeko aitzakiarekin Mexikora joateko bisa lortu zuen. Hara iristean topaketa ahantzezinak egin zituen helmugarako bidean. Tarahumara indioen bizimodua ezagutu zuen mendebaldeko Sierra Madre mendilerroan, baita Huicholes indioena ere San Luis Potosi eskualdean. El diario de Michoacan egunkariarekin negoziatu ondoren, Chiapasen sartzeko baimena lortu zuen. Hilabete batez, gerrillari Zapatistekin bizi eta beraien arduradunak ere ezagutu zituen.

Bidai horretarik milaka argazki ekarri zituen eta haien aukeraketa bat ikusgai izanen ditugu Mendi Zolan kulturgunean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.