Danborradan parte hartzeko deialdia
Danborradan parte hartzeko deia luzatu du arditurri elkarteak
Alabergako Arditurri elkarteak madalenetako helduen eta haurren danborradetan parte hartzeko deialdia egin du. Hilaren 20tik 22ra apuntatu ahal izango da Arditurriren egoitzan. Entseguak hilaren 4an hasiko dira 19:45ean garajeak dauden plazan. Gogorarazi dute danborradan parte hartzeko beharrezkoa dela entseguetan parte hartzea.

