Benito Rosek eskuratu du txapela Arditurrin

Larunbatean, Euskadiko Trialsin Txapelketarako baliagarria zen laugarren proba jokatu zuten Arditurrin. Elite Mailan Benito Ros nafarra nagusitu zen, bere trebetasuna erakutsi ondoren. Ekitaldi borobila egin zuen Rosek, eta ia penalizaziorik gabe bukatu zuen proba. Atzean geratu ziren Aitor Murua eta Andoni Asenjo, baina maila polita erakutsi zuten bi gazteek. Guztira, 33 gaztetxok eta gaztek hartu zuten parte proban. Joan den urtean bezala, Irungo taldea izan zen jendetsuena. Izan ere, Irunen sortu duten bizikleta talde bateko hamar gaztetxo izan ziren Arditurriko proban. Hala, Benjamin Mailak izan zituen partaide gehien. Behean ikus daiteke sailkapen osoa. Eskerrak Antolatzaileek nabarmendu dutenez, eguraldi oso polita egin zuen larunbatean, bai bizikletan gainean ibiltzeko, eta baita proba ikusteko ere: “Nahiko jende bildu zen txirrindulariak ikusteko eta ikuskizun aparta izan zuten”. Bestalde, eskerrak eman dituzte antolatzaileek: “Eskertu behar ditugu, lehenik, Oiartzungo Udala, laguntza guztiagatik, eta baita proba antolatzen eta burutzen laguntzen diguten senideak, lagunak eta abar. Halako probarik ezingo genuke egin horien guztien laguntzarik gabe”. Elite Maila Benito Ros. Aitor Murua. Andoni Asenjo. Helduen Maila Diego Garcia. Raul Ros. Raul Ferreras. Kadete Maila Gorka Susperregi. Julen Arjona. Iker Cuellar. Haur Maila Sergio Fernandez. Unai Zunzunegi. Alex Nuñez. Alebin Maila Julen Gomez. Ander Sierra Gaizka Cuellar. Benjamin Maila Haimar [...]

Larunbatean, Euskadiko Trialsin Txapelketarako baliagarria zen laugarren proba jokatu zuten Arditurrin. Elite Mailan Benito Ros nafarra nagusitu zen, bere trebetasuna erakutsi ondoren.

Ekitaldi borobila egin zuen Rosek, eta ia penalizaziorik gabe bukatu zuen proba. Atzean geratu ziren Aitor Murua eta Andoni Asenjo, baina maila polita erakutsi zuten bi gazteek.

Guztira, 33 gaztetxok eta gaztek hartu zuten parte proban. Joan den urtean bezala, Irungo taldea izan zen jendetsuena. Izan ere, Irunen sortu duten bizikleta talde bateko hamar gaztetxo izan ziren Arditurriko proban. Hala, Benjamin Mailak izan zituen partaide gehien.

Behean ikus daiteke sailkapen osoa.

Eskerrak
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, eguraldi oso polita egin zuen larunbatean, bai bizikletan gainean ibiltzeko, eta baita proba ikusteko ere: “Nahiko jende bildu zen txirrindulariak ikusteko eta ikuskizun aparta izan zuten”.

Bestalde, eskerrak eman dituzte antolatzaileek: “Eskertu behar ditugu, lehenik, Oiartzungo Udala, laguntza guztiagatik, eta baita proba antolatzen eta burutzen laguntzen diguten senideak, lagunak eta abar. Halako probarik ezingo genuke egin horien guztien laguntzarik gabe”.

Elite Maila

  1. Benito Ros.
  2. Aitor Murua.
  3. Andoni Asenjo.

Helduen Maila

  1. Diego Garcia.
  2. Raul Ros.
  3. Raul Ferreras.

Kadete Maila

  1. Gorka Susperregi.
  2. Julen Arjona.
  3. Iker Cuellar.

Haur Maila

  1. Sergio Fernandez.
  2. Unai Zunzunegi.
  3. Alex Nuñez.

Alebin Maila

  1. Julen Gomez.
  2. Ander Sierra
  3. Gaizka Cuellar.

Benjamin Maila

  1. Haimar Etxeberria.
  2. Andoni Perez.
  3. Franck Luberriaga.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.